CASTELLANO

Ingurumenaren Munduko Egunak gizartea kontzientziatu nahi du garapen jasangarriaren inguruan, ezinbestekoa delako geure ingurunea babesteko eta zaintzeko orduan. 1972. urteaz geroztik NBEko Ingurumenak zuzentzen duen ekitaldi horrek biztanle guztiak inplikatu nahi ditu, eta, aldi berean, horren inguruko ekintza politiko globala ere suspertu nahi du.
Aurten aukeratutako gaia plastikoaren kutsadura da, baita ingurumenean dituen ondorioak ikaragarriak ere. Inolako zalantzarik gabe, gaur egun ingurumenak dauzkan erronka handietakoa da, eta lehenbailehen eman behar zaio erantzuna. Norberak, ahal duen neurrian, bere esku dagoena egin behar du plastikoengatiko kutsadura hori murrizteko, ondorio ezin larriagoak dituelako naturan, basabizitzan eta, horren ondorioz, gure osasunean ere bai. Menpetasun handia daukagu erabilera bakarreko edo erabili eta botatzeko material horrekin.
Hona hemen arazo horren larritasunaren adierazgarri diren zenbait datu:

  • Munduan, plastikozko milioi bat botila erosten dira minutuko.
  • Urtero, erabili eta botatzeko plastikozko bost bilioi poltsa erabiltzen dira.
  • Erabilitako plastiko guztiaren %50 erabilera bakarrekoa edo erabili eta botatzekoa da.
  • Azken hamarkadan, joan den mendean baino plastiko gehiago ekoitzi da.
  • Plastikoaren hondakinak guztizkoaren %10 dira gaur egun.
  • Urtero, gutxienez 8 milioi tona plastiko isurtzen dira ozeanoetara. Hori dela eta, itsas flora eta fauna daude mehatxupean.
  • Bost “uharte” edo “zopa” antzeman dira: bat, Indiako Ozeanoan; bi, Atlantikoan; eta beste bi, Pazifikoan, biztanle-dentsitate handiko itsasertzeko lekuetan kontuan hartu gabe.
  • Itsasoetara isuritako plastikoak Lurra lau aldiz inguratu dezake urte bakar batean.
  • Erabiltzen ditugun plastikozko ontzien herenak edukiontzietara botatzen ez direnez, ingurumena kutsatzen dute.
  • Plastikoak 1.000 urte ere iraun dezake ingurumenean, desegin baino lehen.

Plastikozko hondakinak hilgarriak izan daitezke itsas izaki eta hegazti askorentzat, haiekin kiribiltzen direlako eta janariarekin nahasten dituztelako. Horrez gain, urteen joan-etorrian astiro-astiro degradatzen direnez eta zati txikietan deskonposatzen direnez, gizakiok ere irentsi dezakegu plastikoa. Hartara, 2016an, Europako Elikaduraren Segurtasunerako Agintaritzak jakinarazi egin zuen zer arrisku zeuden osasunerako mikroplastikoek arrainen ehun jangarrietan sorrarazten duten kutsaduragatik.
Beraz, zerbait egiteko garaia da, eta behar besteko konpromisoa hartu behar dugu, jokabide-aldaketa sustatzeko eta gobernuei zein enpresei presioa egiteko, arazo larri horri aurre egin diezaioten.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 905 times, 1 visits today)