CASTELLANO

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Eguna egiten da, eta planetako sistema naturalen gaineko presio handia ekiditeko neurriak hartzea dauka helburu. Horretarako, iritzi publikoa sentsibilizatu beharra dago ingurumeneko gaiekin zerikusia daukan guztian. Jendea motibatu beharra dago, berdintasunezko garapen jasangarriko eragile aktiboak izan daitezen eta erkidegoek ingurumenaren gaineko jarrera-aldaketan daukaten funtsezko zeregina sustatu dadin.

Aurtengo leloa: “Jendea eta natura, harremanetan, hirian nahiz landa-ingurunean, poloetatik ekuadorreraino.”

Aurtengo leloa “Jendea eta natura, harremanetan, hirian nahiz landa-ingurunean, poloetatik ekuadorreraino” da, eta naturan murgiltzeko gonbita egiten digu, bere osagaiak garelako eta funtsezko harremana dugulako berarekin.
Azken hamarkadotan, ingurumenean gero eta handiagoak diren arazoetan lortutako aurrerakuntza zientifikoek bete-betean laguntzen digute sistema naturalek nola edo hala gure oparotasunean eta ongizatean eragin handia dutela ulertzen.
Ekosistema asko poluzioaren, klima-aldaketaren edo larregizko ustiapenaren mehatxupean daude. Izan ere, haietako asko euren ahalmenaren mugan daude ia-ia munduko biztanle-kopuruaren hazkuntzaren eta garapen ekonomikoaren ondorioz. Hori dela eta, egoera leheneraezinak sortzen ari dira.
Egun hau aitzakia ezin hobea da gure parkeez eta eremu naturalez gozatzeko. Halaber, hirian eta bertako birika berdeetan ere badugu gozatzerik. Egun hori dela eta, munduko bizilagunek hainbat eta hainbat ekitaldi antolatzen dituzte, esate baterako, auzuneak garbitzea, bizi basatiaren arloko delinkuentziaren aurkako ekintzak garatzea edo basoak birlandatzea. Aurten, herrialde anfitrioia Kanada izango da, eta planetan egindako jardueren erdigunean egongo da.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 488 times, 1 visits today)