CASTELLANO

Urte batzuetan baino ez, landare-estalpeek eta hiriko baratzeek gai garrantzitsuak, hurbiltasuna edo jasangarritasuna, esaterako, eraman dituzte hirietako bihotzera, hiriak direlako barazki-elikagaien eremu ekoizle moduan erantzukizuna hartzen hasi direnak. Joera horrekin bat egiteko eta geuk ereindako produktuak kontsumitzen hasteko, ez dira eremu edo eskakizun handiak eduki behar. Izan ere, geure balkoitxoan ere hasi gaitezke.

Eskuragarri dugun eremuko aukeren arabera, zenbait piezatako baratze bertikal txikiak izan ditzakegu. 50 cm inguruko zabalera dute, eta hiru loreontzi edo gehiago jarri daitezke bertan. Apartak dira geure landareak lortzeko (menda, albaka, perrexila…). Gainera, geure sukaldaritza goragoko mailara eramateko erabili ahal izango ditugu, geure saltsetan, entsaladetan zein pastetan erabiltzean. Bestetik, prozesu osoaz gozatuko dugu, baina, batez ere, etxean bertan egurrez edo beste material batzuez egiten baditugu.

Lore-aska horizontalak edozein tamainatakoak izan daitezke. Bertan, loreak jartzen dira, jakina, baina sustrai luzeko landareak ere bai. Establezimenduetan erosten ditugunak hezetasunaren eta korrosioaren aurka tratatu dituzte. Drainaketa egokia eduki behar dute, eta, hiriko baratze horietan, honako hauxe erein ahal izango dugu: tipula, azenarioa, marrubiak, baratxuria eta eskuragarri dugun lur-kopuruaren arabera egokiak diren beste elikagai batzuk.

Hiriko baratzeko bertikalen prezioak 25 euro ingurutik aurrerakoak dira. Baratze edo loreontzi horizontalen abiapuntuko prezioa 70 euro ingurukoa da. Beti-beti kontuan hartu behar da landaketa bakoitzaren premien arabera konbinatu behar direla laborantzak: ureztaketa, ongarria edo argia funtsezkoak dira gure hiriko baratze txiki aparta onuragarria izan dadin.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

Argazkia: Patricia Maine Degrave – Pixabay

(Visited 44 times, 1 visits today)