CASTELLANO

Angula Bizkaiko, Gipuzkoako eta Asturiaseko tokiko gastronomiako plater tradizionala zen, baita Galiziako kostaldeko leku batzuetan ere.
70eko eta 80ko hamarkadetan, angulak oso ospetsuak zirenez, gero eta gutxiago harrapatzen ziren, eta haien prezioa ere berehala igo zen. Hori dela eta, suzedaneoa bilatu behar izan zen.
Hartara, hamarkada bat geroago, gulak aurkeztu ziren merkatuan. Surimiz edo “txikitutako arrain-muskuluz” egindako produktua da. Gulak egiteko, arrain zuriaren atal elikagarri eta osasungarrienak erabiltzen dira ondo txikituta. Alaskatik datorren abadira espezie erabiliena bada ere, bakailaoa, txitxarroa edo berdela ere erabiltzen dira. Txiki-txiki egindako arrain-xerren bidez, ore gelatinatsua sortzen da, eta zenbait gehigarri eransten zaizkio (almidoia, arrautza-zuringoa, gatza, landare-olioa, soja-proteina…). Bost kilo arrain behar dira, kilo bat surimi egiteko.
Orain dela bederatzi mende sortu zen Japonian, tokiko arrantzaleak merkaturatzen ez zen arraina txikitzen hasi zirenean.
Inolako zalantzarik gabe, plater ezagunena Bilboko erara egindako angulak da. Lurrezko kazolan prestatzen dira baratxuri, oliba-olio eta pipermin ketuarekin. Erabilera anitzeko produktua denez, hainbat eratako konbinazioak egin daitezke: entsaladak, pintxoak, arrainaren edo itsaskiaren hornigai moduan…
Balio elikagarria
Kalitate bikaineko proteina asko eta koipe zein karbohidrato gutxi dituzte, 160 kilokaloria dauzkate 100 gramoko eta oso erraz digeritu eta asimilatzen dira.

Sólo se permite la utilización de este contenido en otros sitios web enlazando con nuestra url, mencionando como fuente a Zainduzaitez.  
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Aviso Legal

(Visited 134 times, 1 visits today)