Gelatina, hidratatzeko aukera gozoa
Gelatina azkenburuko fresko bezain arina da, eta oso gomendagarria da udan bero handia egiten duenean. Testura suabea duenez eta era guztietako koloreak zein zaporeak dituenez, oso gozoki erakargarria da, baina, batez ere, umeentzat.
Animalia-jatorriko substantzia hori kolagenotik lortzen da, eta larruazaletan, hezurretan eta beste ehun batzuetan dagoen proteina da. Berez jaten da urez berreratu ostean, eta, bere osagai elikagarrien artean, balio biologiko txikiko proteinak nabarmentzen dira.
Albisteen arabera, Antzinarotik ezaguna bada ere, 1682. urtean Papin frantsesa izan zen animalien hezurrak egosteko eta substantzia lirdingatsu bihurtzeko modu argia asmatu zuena. XVIII. mendean hasi zen kontsumitzen, baina mahai nagusietan baino ez. Hurrengo mendean, jendartean zabaldu zen, eta, 1887an, zaporedun gelatina sortu zen.
Inoiz ez da frutaren ordezkoa izango, balio elikagarri eta kaloriko urria duelako, baina, gelatina egiteko behar den uraren ordez, esnea, jogurta, kremak, irabiakiak edo zukuak erabiltzen badira edo fruta-zatiak ere eransten badira, badago bere balio elikagarria handitzerik. Gelatina zenbait errezetatan erabiltzen da, baina, batez ere, gozogintzan; esate baterako, tartak, izozkiak, sorbeteak, mousseak…
Oso gomendagarria da umeentzat eta irensteko arazoak dituzten adinekoentzat, hidratatzeko modu ona delako eta hori oso garrantzitsua delako adin horietan.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra