CASTELLANO

Neguko plater ohikoenetakoa eltzekoa da, eta era guztietako aldagaiak ditu lekuaren arabera: lapikokoa, potea, salda, eltzekaria… Plater tradizionala da, era guztietako osagaiak erabiltzen ditu muga gehiegi gabe eta su motelean, txikian prestatzen da.
Leku bakoitzean, lortu zitezkeen osagaietara eta produktuen urtarokotasunera egokitzen zen eltzekoa. Hori dela eta, familia xumeenen eguneroko jatekoa zen, plater bakarra, alegia.

“Era guztietako osagaiak daramatzanez, lekaleen, haragien eta ortuarien elikagarri guztiak eskaintzen ditu.”

Eltzeko guztiek badute antzekotasunik, hau da, era guztietako osagaiak daramatzan eltze handia: txitxirioak, oilasko-haragia, txerrikia, txahalkia, urdaiazpiko-hezurra edo berna-hezurra, aza, azenarioak, patatak… Hestebeteak oso garrantzitsuak dira, “sakramentuak”, alegia: kolore gorrixka bereizgarri hori ematen dion txorizoa, zaporea eta leuntasuna ematen dizkion urdaia eta penintsula osoan hainbat barietate dituen odolostea.
Era guztietako osagaiak daramatzanez, lekaleen, haragien eta ortuarien elikagarri guztiak eskaintzen ditu: karbohidratoak, lipidoak, landare eta animalia jatorriko proteinak, mineralak…
Neguko hilabete hotzetarako plater egokia bada ere, bere osagaiek kaloria asko dituzte. Dena dela, badago balio elikagarria aldatzerik, osagaiei eutsita eta proportzioak aldatuta. Geure premietara egokitutako errezeta sortu ahal izango dugu, jankideen pisuaren, jardueraren eta egoera fisiologikoaren araberako premiak kontuan hartuta osagaiak behar bezala banatuz gero, leporaino ez betetzeko.
Koipea murriztu eta plater osasungarriagoa lortzeko aholkuak:

  • Odolostea, txorizoa, urdaia edo saiheskiak plater honen arima dira, eta koipe ugari dute. Beraz, bere horretan eransten baditugu, kaloriak gehitu egingo dira nabarmen. Hori ekiditeko, haragizko elementuak ur hotzetan egosi beharko ditugu beste eltze batean, koipe gehiena kendu ahal izateko. Egositakoan, xukatu eta eltzekoa eginda dagoenean erantsiko ditugu.
  • Era berean, oso gomendagarria ere bada eltzekoa egun batetik bestera egitea, hozkailuan sartzea eta, hurrengo egunean, espatula batez goiko aldean dagoen koipe guztia kentzea. Horrela, bada, animalia-koipe gutxiago jango dugu, platera osasungarriagoa izango da eta gantz ase zein kaloria gutxiago edukiko ditu.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Lege-Oharra

(Visited 369 times, 1 visits today)