Birziklapenaren Mundu Eguna
Maiatzaren 17a Birziklapenaren Mundu Eguna da, birziklapena beharrezkoa eta erabilgarria dela gogorarazten digu eta, horri esker, badugu geure ingurumena hobetzerik eta klima-aldaketa ez sustatzerik.
Birziklatzeko prozesuaren bidez, erabilitako eta, hasiera batean, bota egingo dugun gaia edo produktua tratatzen da, lehengai edo produktu berria lortzeko. Hau da, berriro ere bizi-zikloan sartzen denez, baliabide naturalak hobeto erabiltzeko aukera ematen du.
Hiru arauak edo “ekologiako hiru arauak” kontsumo arduratsurako ohituren adierazgarri ezin hobeak dira: murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea. Japoniako Koizumi Junichiro lehen ministroak asmatu zituen G8ak 2004. urtean egindako goi-bileran, eta ondo baino hobeto laburbiltzen du zein den birziklapenaren kultura:
- murriztea: beharrezkoa erostea eta larregizko bilgarririk ez erabiltzea.
- berrerabiltzea: produktuaren bizitza luzatzea eta darabilgunari bizi berria ematea.
- birziklatzea: hondakinak eraldatzea edo haiei onura ateratzea, material berri bihurtzeko.
Horrela, honako hauxe lortuko dugu:
- hondakinak murriztea
- baliabide naturalak babestea
- energia aurreztea
- aireko, lurzoruko eta uretako kutsadura gutxitzea
- kostuak murriztean eta material birziklatua erabiltzean, kostua txikiagoa da sarritan
Gure hiri eta herrietan, hondakinak banatu behar ditugu, hondakinak haien kategoriaren araberako edukiontzietan birziklatzeko. Horrez gain, garbiguneak ere badaude, eta haien tamaina edo arriskuagatik (sendagaiak, fluoreszenteak, pilak…) edukiontzi horietara bota ezin ditugun hondakinak eramaten dira bertara.
Urteko ekitaldi honek kontzientzia ekologikoa indartzen du mundu zabalean, hainbat arlotako ekitaldiak eta jarduerak antolatzean. Horrela, birziklapena suspertzen da, hezi egiten da, informazioa ematen da eta planeta hobea lortzen laguntzen da.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra