Begetarianoak, beganoak eta flexitarianoak
Azken urteotan, zenbait elikadura-ereduren inguruko joera dietetikoak ospetsu egin dira gazteen artean, batez ere. Hartara, gero eta jende gehiagok dio begetarianoa, beganoa edo flexitarianoa dela, animaliekiko errespetuagatik, osasunagatik edo etikaren edo ingurumenaren arloko kezkengatik.
Azken batean, gure pentsaeraren eta bizimoduaren arabera jaten dugu. Egia esan, espezie orojalea bagara ere, ez ditugu elikagai guztiak behar era osasungarrian bizitzeko.
Dena dela, badakigu zer alde dauden dieta nagusien artean?
Begetarianoa:
Inolako zalantzarik gabe, dieta ezagunena da, eta zenbait maila ditu (esate baterako, animaliarik ez jatea edo animalia-jatorriko edozein elikagai ez jatea). Batzuek, adibidez, arraina, eztia edo esnekiak (gazta, gurina, jogurtak…) onartzen dituzte; beste batzuek ez, ordea. Funtsean, honako hauexek dira begetarianoen elikaduraren oinarriak: barazkiak, lekaleak, frutak, fruitu lehorrak, zerealak eta haziak.
Beganoa:
Begetariano zorrotzak dira, ez dutelako jaten ez animalia-jatorriko inolako produkturik ez haien eratorririk (esnekiak, eztia, arrautzak…). Azken batean, jaten dituzten produktuek ezin dute eraman animalia-jatorriko inolako osagairik eta gehigarririk. Baieztatu egin dezakegu aukera dietetikoa barik bizimodua dela.
Horren aldagaia gordinbeganismoa da. Bertan, haien egoera naturalean, gordinik, jaten dituzte elikagaiak, ahalik eta elikagarri gehienak kontserbatzeko, sukaldaritzako ohiko tekniken bidez galdu egiten direlako.
Dieta horiek oso osasungarriak izan daitezke, jarraibideak egokiak badira eta urteko jarraipenak egiten badira, bitaminetan edo elikagarrietan gabeziarik ez dagoela egiaztatzeko. Elikadura ez da obsesio bihurtu behar.
Flexitarianoa:
Begetariano malgua. Lantzean behin haragia edo arraina jaten dutenak dira. Euren asteko menuan, nahiago dute barazkiak, frutak, lekaleak eta zerealak jan, baina, egunen batean, haragia edo arraina ere jaten dute.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra