CASTELLANO

Fruta txiki jangarriak dira, eta basoko zuhaixketan hazten dira. Fruituen talde heterogeneo hori klima hezeko eremu menditsu eta basotsuetako oihanpeetan agertzen da, batez ere. Historiari begira, basoetatik hurbil bizi ziren familien eguneroko dieta aberasteko biltzen ziren.
Jatorriz basoan hazten baziren ere, gaur egun ereintzatik dator ekoizpen handiena. Batez ere, udan merkaturatzen badira ere, oso galkorrak dira. Biltzeko eta biltegiratzeko zainketak oso bereziak izan behar direnez, oso garestiak dira. Era berean, prezio merkeagoan ere badaude salgai zukuetan, marmeladetan, konfituretan, jogurtetan…
Hona hemen basafruten terminoaren barruan kontuan hartzen diren espezieak:

  • Ahabia edo blueberrya

Bere garai onena uda da. Batez ere, hornigaiak eta saltsak egiteko erabiltzen da.

  • Mugurdi gorria

Bere uzta udan eta udazkenean biltzen da. Marmeladetan eta izozkietan erabiltzen da.

  • Masustak

Zuhaixkatik, laharretik (gozoagoak), eta zuhaitzetik, masustondotik, hartzen dira. Izozki eta tartetan ere erabiltzen dira.

  • Andere-mahatsak

Gorriak eta zuri-gorriak dira arruntenak. Oso egokiak dira gelatinak, konpotak, marmeladak eta postreetarako ongailuak prestatzeko.

  • Basoko marrubiak

Ekainean biltzen dira. Bakarrik edo azukrearekin, jogurtarekin… jaten dira. Marmeladak eta zukuak egiteko ere erabiltzen dira.

  • Basaranak

Ahabien antzekoak dira, eta patxaranaren oinarrizko osagaia dira.

  • Garangorria

Fruta hau oso azidoa denez, ondo helduta egon behar da jateko. Likoreak, fruta-ardoak, marmeladak eta jarabeak prestatzeko erabiltzen da.
ONURA ELIKAGARRIAK
Basafrutek kaloria gutxi eta A zein C bitamina ugari dituzte, baita B taldeko batzuk ere. Horrez gain, mineralak ere badituzte, hau da, potasioa, magnesioa, burdina, kaltzioa, fosforoa eta zinka. Era berean, heste-florarako oso onuragarria den zuntza ere badute.
Dena dela, batez ere, antioxidatzaileak direla nabarmendu beharra dago. Beraz, oso lagungarriak dira zahartzapenaren ondorioak, oroimenaren narriadura eta endekapenezko gaixotasunen agerpena atzeratzeko.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 242 times, 1 visits today)