Aza gorria, buru-aza morea
Aza gorria edo buru-aza morea aza arruntaren barietate aukeratua da. Hona hemen bere ezaugarriak: hostoen kolore more bizi-bizia eta gainerako azena baino suabeagoa den testura. Bere zaporea gozoagoa da egosten dugunean; eta minagoa, gordinik jaten dugunean.
Urtaro hotzeko ohiko barazkia da, eta irailetik udaberrira arte dago salgai. Hazten den neurrian, hosto-bola trinkoa eratzen du, forma biribila du eta tamaina ertainekoa da.
Aza zuriaren antzeko forma du, eta kolore biziko kutsua ematen die platerei. Jatorrian, familia xumeek jaten zuten barazkia zen, eta, gaur egun, balio handikoa da bere onura elikagarriengatik.
Ondo kontserbatzen da hozkailuan, bizpahiru astera arte. Gehiago iraun dezan, hobe da zulatutako plastikozko poltsa batean biltzea.
Sarritan, egosi egiten da, patatekin. Era berean, freskotan be jaten da (entsaladetan), salteatuta, erreta, zopan, ozpinetakoetan… Gabonetako ohiko plater tradizionala zen eta oraindik ere bada Madrilen.
Bitaminak zein mineralak ditu (folatoa eta potasioa), eta zuntz-iturria da. Kaloria gutxi ditu. C bitamina ugari du gordinik, entsaladan janez gero.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra