CASTELLANO

 

Gaur egun, munduan 200 milioi lagunek baino gehiagok itsasoa dute bizibide, eta, arrantza-kopurua hain handia denez, ez dago arrain heldu nahikorik, haien ugalketa ziurtatzeko eta populazioak berritzeko. Itsas baliabideak mugatuak dira, eta mugara iritsi gara. Arrantza jasangarria lehentasunezkoa da.

Espainia munduko arrain-kontsumitzaile handietakoa da: 40 kilo biztanleko eta urteko. Hori dela eta, bertako baliabideak ez dira nahikoak, eta hirugarren herrialdeei inportatu behar zaie.

Arrantza jasangarriaren onurak

  • Tokiko enplegua sortzen laguntzen du, arrantza bizibide duten pertsonek euren bizimoduari eusten diotela bermatzeko.
  • Espezieen habitatak errespetatzen ditu, eta itsasoko baliabideak berreskuratzen laguntzen du.
  • Arrastearen aldean, arrantza-teknika jasangarriek ez dute itsas hondoa suntsitzen, eta ez dute nahi gabeko harrapaketarik ere egiten (gaur egun, guztizkoaren %40koa da).

Jasangarritasuna nazio bakoitzeko gobernuen eskumena bada ere, kontsumitzaileok badugu larregizko arrantzaren aurka laguntzerik. Horretarako, saltegietan eta ostalaritzan jatorri jasangarriko arraina eskatu besterik ez duzu, esaterako.

  • Etiketei erreparatu, informazio xehea ematen digutelako eta produktu guztietan dutelako eragina: freskoak, izoztuak, ontziratuak eta ontziratu gabeak (1379/2913 Arautegi Europarra eta EB).
  • MSC (arrantza basatia) eta ASC (akuikultura arduratsua) zigiluek arrantza-leku jasangarritik datozela bermatzen dute.
  • Sasoiko arraina kontsumitzea. Barazkietan eta frutetan gertatzen den bezala, arrain-espezie desberdinak harrapatzen dira urtaro bakoitzean.
  • Ez erosi gutxieneko neurrira iristen ez den arrainik eta debekualdiak errespetatzen ez dituenik. Haien etorkizuna babestu beharra dago.
  • Informazioa eskatu: non harrapatzen den, nola harrapatzen den eta zer flotak egiten dituzten kontserbazioa ziurtatzeko ekintzak; esate baterako, aurreratuak eta selektiboak ez diren arrantza-tresnak ez erabiltzean.
  • Leku baimenduetan erosi, jatorria zein den jakin ahal izateko (legez kanpokoa ekiditeko), akuikultura jasangarria beste aukera bat dela kontuan hartuta.

Arrantza jasangarria sustatu dezagun kontsumo arduratsuaren bidez.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020. Lege-Oharra

(Visited 232 times, 1 visits today)