Otsailean, Aratusteak ospatzen dira. Behinolako jai hori askapenaren, festaren, mozorroen, alaitasunaren eta gastronomiako plazeren epealdia zen Garizumako abstinentzia heldu baino lehen. Jaiotan, gainera, mendeetako ohiko plater tradizionalak ere jaten ditugu.
Txarribodaren ondorioz lortutako produktuak egunotako plater nagusia baziren ere, gozokiek ere zeresan handia zuten Aratusteetako mahaietan.
Etxeetan berotzeko eta janaria prestatzeko egur eta lasto sua baino ez zegoenean, torradak eta esne-kremazko tostadak guztien esku zeuden baliabideak ziren, zartaginean egin zitezkeen-eta. Opilak eta ogia egiteko, ordea, labean sartu behar zen orea.
Inolako zalantzarik gabe, torradak eta tostadak dira urteko garai honetako postre ezagunenak. Torradak ardotan (Aratusteetan) edo esnetan (Garizuman) bustitako eta almibarrez edo eztiz gozatutako ogi-xerrak dira (ogia beste egun batekoa ere izan daiteke). Arrautza-irinetan pasatu eta alde bietatik frijitzen dira. Kremazko tostadak egiteko, ordea, irina, esnea, azukrea eta arrautzak nahasten dira. Gero, krema gogortzen denean, zatitu, arrautza-irinetan pasatu eta olio berotan frijitzen dira.
Euskadin, ogi-tostadak esaten diete torradei; eta esne frijituari, kremazko tostadak. Torradak ez ezik, beste postre batzuk ere badaude eskualdeen arabera: Aratusteetako kauserak; Cadizeko pestiñoak; Asturiaseko erroskilak zein hurrez eta intxaurrez egindako tartak; Madrilgo esnegainezko hostore-tortela eta legamia-maskara; Galiziako filloak nahiz Aratusteetako belarriak (irinez, arrautzaz, gurinez eta azukrez egindako gozokiak); Kataluniako txintxortaz, pinaziz eta azukrez estalitako kokak edo arrautzazko butifarrak; Andaluziako Aratusteetako tortak edo mamia (Gabonetako soberako mantekadoak erabiltzeko sortutako gozokia); Kanarietako ezti-zopak…
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2014-2015. Lege-Oharra

(Visited 127 times, 1 visits today)