Brokoliak daukan C bitamina oso interesgarria da, betiere ur ugaritan luzaroan egosten ez bada. Era berean, oso kontuan hartu beharra dago beste bitamina hidrosoluble batzuk (B taldekoak) eta mineralak ere badituela. Brokolia oso garrantzitsua da nutrizioaren ikuspegitik, bitamina asko dituelako (A bitamina; beta-karotenoa; niazina; B1, B2, B6 eta E bitaminak; azido folikoa; eta C bitamina). Izan ere, superbarazki handia da, hainbat eta hainbat elikagarri eskaintzen dituelako. Horrez gain, eskaintzen duen zuntz-kopurua ere batezbestekotik gorakoa da.
Azalore guztiek bezala, brokoliak ere oso zapore bereizgarria dauka, nahiz eta betiko azalore zuria baino suabeagoa den. Beraz, azalorea bezala prestatu ahal izango dugu: sueztituta, egosita, labean, gainerreta…

(Visited 548 times, 1 visits today)