CASTELLANO

Indaba tradizio luzeko lekalea da Euskadin duela hirutik gora mendetatik, eta baserrietako solo txikietan ereiten da.
Indaba honen kolorea lila eta krema da, eta bere ekoizpen-eremua Enkarterrin dago, hau da, Bizkaian mendebalderago dagoen gunean, hain zuzen ere. Tokiko barietate hau oso hedatuta zegoen orain dela bi hamarkada, eta ia-ia desagertzear egon da marka handien aldean babestu ez zutelako.
Indabak euskal eltzeko nagusia dira, neguan koilaraz jateko platera, barazkiekin edo sakramentuekin (txerrikiekin). Horrela, Euskadiko indaba-janak familian, lagunartean eta ohiko txokoetan gizarteratzeko tradizioa dira oraindik.
Lekale hau, hau da, indaba (Indiako baba) edo babarruna, epemuga barik gorde daiteke, nahiz eta denborak aurrera egin ahala elikagarriak galtzen dituen eta denbora gehiagoz egosi behar den.
Ereindako azalerak eta kontsumoak behera egin badute ere, nutrizioko adituek oso gomendatutako platera da, proteinak, karbohidratoak, zuntza, mineralak eta bitaminak dituelako.
Putxeren lehiaketa
Lekale honek Enkarterrin daukan garrantziaren adierazgarri, urtero putxeren lehiaketa egiten da Balmasedako udalerrian, urriaren 23an, hain zuzen ere. Indabak osagai nagusi dituen plater hau Bilbo eta Leon lotzen zituen eta eskualde hau zeharkatzen zuen lineako trenbideetako langileek sortu zuten. Lokomotoretako galdararen lurrun-irteeran jartzen zuten eltzean prestatzen zuten euren bazkaria.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 858 times, 1 visits today)