CASTELLANO

Udazkena iristen denean, mahatsak biltzen hasten dira. Urrirako azkenburuko aparta dira, heldutasun-puntu onenean daudelako. Honezkero, bi barietate nagusiak fruta-dendetan daude salgai: zuria (berdea) eta beltza (morea). Zein da onena, ordea?
Badakigu gaur egungo mahats-barietate guztien jatorria berbera dela, mahats beltzak, alegia. Edonola ere, oraindik ez dakigu nolakoa izan zen mahatsen kolorea aldatu eta zuritu egin zituen bilakaera. Historiako uneren batean, pigmentua sortzen duten bi generen mutazioaren ondorioz, barietate zuria sortu zen mahats beltzetatik.
Nutrizio-ekarpena eta zaporea desberdinak dira batetik bestera. Mahats beltzak elikagarri gehiago ditu bere pigmentazioagatik. Zuria atseginagoa da ahosabaian, eta, azukre gehiago daukanez, kaloria gehiago ere baditu.
Urte osoan merkatuan badaude ere, mahatsen sasoia udaren amaieran hasi eta neguaren hasieran amaitzen da. Erosteko orduan, ziurtatu egin behar da helduta daudela. Mordoetatik erraz askatzen diren mahatsak gozoenak eta usaintsuenak dira. Hozkailuan gordetzea da gomendagarriena, hamabost egun ere irauten dute-eta. Hobe da jan baino ordubete lehenago hozkailutik ateratzea.
Mahaiko fruta paregabea bada ere, ekoitzitakoaren zati handiena ardotarako eta muztiotarako erabiltzen da. Hona hemen beste erabilera batzuk: zukuak, jaleak, cavak, mahaspasak, kontserbak…
Onura elikagarriak
Mahatsak mineralen eta bitaminen iturria dira. Beltzak potasio gehiago dauka; eta zuriak, magnesio gehiago. Bitaminen ekarpena antzekoa da bi kasuetan, azido folikoan edo B taldeko bitaminetan izan ezik, beltzetan kopuru handiagoan daude-eta. Biek ezaugarri antioxidatzaileak dituzte, baita gorputzerako hain garrantzitsua den zuntz asko ere.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 76 times, 1 visits today)