Marmelada, fruta-mokadu gozoa
[button url=’http://zainduzaitez.com/la-mermelada-dulce-bocado-de-fruta/’ icon=’entypo-doc-text-inv’]CASTELLANO[/button]
Marmeladak eta konfiturak produktu tradizionalak dira, gosariak alaitzen dizkigute eta gozogintzan, saltsetan nahiz hornigaietan erabiltzen dira sarritan.
Marmeladak oretsuak, gelatinatsuak eta fruta-zaporekoak dira, eta behar bezala prestatutako frutak kontzentratzean eta edulkoratzaileak eranstean lortzen dira. Bertan erabilitako fruta zenbait eratara joan daiteke: zatietan, zerrendetan edo modu uniformean sakabanatutako partikula finetan.
“Pektina frutaren azalean zein pipitetan dagoen gelifikatzailea da, eta behar den moduko loditasuna ematen die marmeladei”.
Frutaren eta azukrearen proportzioa desberdina da marmelada bakoitzean. Kolore distiratsu bezain erakargarria duten piezak aukeratu behar dira, haien heldutasuna oso garrantzitsua delako prozesuari begira. Pektina frutaren azalean zein pipitetan dagoen gelifikatzailea da, eta behar den moduko loditasuna ematen die marmeladei. Ekoizpen-prozesua behar bezalakoa izan dadin, egostean erantsitako azukrea eta frutaren berezko garraztasuna behar dira.
Frutak kanabera-azukrean egosteko ohitura Amerikako aurkitzaileek ekarri bazuten ere, Antzinaroko greziarrek eztitan egosten zituzten irasagarrak, Apizio erromatarraren sukaldaritza-liburuan azaltzen den bezala. Edonola ere, azukrea eranstean fruta luzaroago kontserbatzeko metodo horrek XVIII. mendean du jatorria, Eskoziako Motherwelleko herriko emakume dendari eskoziar batek alferrik galdutako laranja-sorta aurkitu zuenean halabeharrez. XIX. mendean, haien kontsumoa hedatu zen azukrearen prezioa merkatzean.
Azukretako fruta-barietate desberdinak
Marmeladak erosterakoan, hasiera batean berdinak direla dirudien arren alde nabariak dituzten produktuak daude salgai, etiketetan irakurtzen den bezala:
- Marmelada: txiki-txiki ebakitako edo birrindutako fruta osoaz eginda dagoenez, gainerako barietateak baino ilunagoa eta lodiagoa da. Frutaren edukia %30etik gorakoa izan behar da.
- Konfiturak: fruta ez dago hain osorik, gelatinatsuagoa da eta azukre gehiago dauka. Frutaren edukia %35etik gorakoa izan behar da.
- Konpota: fruta-kontserba da, azukrearen edukia ezin da %15etik gorakoa izan eta sagarrez egin ohi da, nahiz eta beste fruta batzuk ere erabiltzen diren; esate baterako, madaria, mertxika edo abrikota.
- Jalea: saltsa erdi-solidoa da, pektina ugaridun fruta-azalez egiten da eta azukretan nahiz euren zukuan egosten dira.
Marmeladek koipe zein proteina gutxi eta azukre asko dituztenez, neurriz jan behar dira.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra