CASTELLANO

Tipuleta, udaberriko tipula, berdedun tipula edo egun laburreko tipula udaberriko barazki bereizgarria da. Tipularen barietatea da, eta, antzik badute ere, txikiagoa da, oso goiz biltzen delako. Kolore distiratsua eta zurtoin berdeak ditu, erraboila ez dago erabat garatuta eta ez da tipularena bezain nabarmena, baina, bai, luzangagoa.
Tipuletak ez ziren XVI. mendera arte agertu Europan, tipulen ondorioz haien erabilera geroago murriztu bazen ere. Oso laborantza hedatua da, klima edo lurzoru arloko eskakizun lar ez dituelako.
Amonquelina, Babosa eta Liria barietateak erabiltzen dira, eta udaberri zein uda artean biltzen dira, sasoiko produktuen gehienezko zaporea izan dezaten. Hazkuntza bete-betean, loratu baino lehen, batzen direnez, oso epe laburrean kontserbatzen dira. Hori dela eta, hozkailuan gorde behar dira, eta zenbait egun diraute. Ez da plastikozko poltsarik erabili behar, hezetasun handia dutenez erraz-erraz usteltzen direlako. Beraz, hobe da sarean gordetzea. Sustrairik badute, hobe da ebakitzea.

“Tipuletek zuntz, bitamina eta mineral ugari dituztenez, organismoa erregulatzeko elikagai bikaina dira.”

Eskutadetan saltzen dira, irmo bezain berde egon behar dira eta usain ona eduki behar dute.
Haien zaporea tipulena baino leunagoa eta gozoagoa da; eta haien testura, urtsua bezain kurruskaria.
Tipuletek zapore handia, kaloria gutxi eta hainbat aukera eskaintzen dituzte sukaldaritzan. Gordinik jaten dira entsaladetan, suabeak bezain freskoak direlako. Era berean, olio errea zein saltsak egiteko eta haragiak zein arrainak usaingozatzeko ere erabiltzen dira. Frijitu, salteatu, egosi edo parrillan prestatzen dira. Zurtoin berdeak oso erabiliak dira saldetan, zopetan eta saltsetan, zaporea areagotzeko.
Onura elikagarriak
Ur asko dutenez, %90 gutxi gorabehera, oso kaloria gutxi dauzkate, hau da, 32 kaloria 100 gramoko. Proteina eta karbohidrato gutxi badituzte ere, zuntz eta B taldeko bitamina ugari dauzkate. Era berean, antioxidatzaile eta mineral ugari dituztela ere nabarmendu beharra dago: burdina, potasioa, magnesioa eta fosforoa.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 871 times, 1 visits today)