Ossau-Iraty gazta
Gipuzkoako eta Nafarroako Pirinioetako beste aldean, Iparralde eta Biarno daude kokatuta, eta, bertan, tradizioaren arabera, artzainek ardi-esnez egin dute kalitate handiko gazta, Ossau-Iraty, alegia. Roquefortarekin batera, ardi-esnez bakarrik egiten den eta jatorri-deitura duen gazta frantses bakarra da. Pirinioetako mendi batetik hartu du izena: Midi d’Ossau (2.884 metro). Ossauko bailaran eta Iratiko oihan zoragarrian, Europako pagadi handienean, dago kokatuta. XIV. mendean-edo, agirietan agertzen da gaztagintza bizi-bizia dela inguru horretan.
Bi barietateko Manech arrazetako ardien esneaz (gure latxa) eta Basco-béarnaise arrazako ardiaren esneaz (gure euskal karrantzarra) egiten da.
Appellation d’origine contrôlée jatorriaren babespean dago, hau da, besteak beste ardo, gurin eta gazten jatorri-deituretarako babes frantsespean, eta bere zaporea gogor eta sarkor samarra da, ardi-gaztetan ohikoa denez. Esne-usainak, nolabaiteko intxaur-zapore bereizgarria eta txokolate-ukituak dauzka. Bere azalaren kolorea hori-laranjatik grisera doa heldutasunaren arabera. Euskadin, bere formatu tradizionala 1,8-3,3 kilokoa da. Biarnon, ordea, handiagoa da, eta 3,8-6 kiloko pisua du.
Ardiek bazka eta zerealak jaten dituzte. Bitxikeria moduan, AOC honek zereal transgenikoak erabiltzea debekatzen du. Bere produktibitatea bat dator tokiko hazkuntza-baldintzekin, Euskadiko eta Biarnoko lurraldearen jasangarritasunean ahalik eta ekarpen handiena egin dezan. Heltzeko gutxieneko epealdia 80-120 egunekoa da, eta bere zaporea urteen joan-etorrian berresten da: 6 edo 8 hileko Ossau-Iraty bere zentzumen-egoera egokienean dagoela esan daiteke.
Bere testura malgua bezain sendoa da, likatsua edo lehorra izan gabe.
© Zainduzaitez, Bilbao 2021. Lege-oharra
Informazio gehiago: