Onddoak, udazkeneko ohiko perretxiko zaporetsuak
Udazkeneko euriak iristen direnean, perretxikoen sasoia hasten da Euskadiko mendi eta mendikateetan. Pagadiak, hariztiak, pinudiak eta gaztainadiak perretxikoz betetzen dira, eta Euskadin gehien ezagutu eta jaten direnetakoa onddoaren barietate bat da, inolako zalantzarik gabe: boletus edulisa (udazkeneko onddo zuria).
Cava-botilako kortxoaren forma du. Txapelaren kolorea arrea da, ilunagoa edo argiagoa (7-20 cm-ko diametroa dauka), ertza argiagoa da eta oin sendo bezain lodia du.
Onddoa Euskadin oso preziatua den perretxikoa da, bere zapore finagatik eta testuragatik. Bere haragi zuria trinkoa da, eta zapore gozoa du. Prestatzen denean, gelatinatsu samar bihurtzen denez, gastronomiako gutizia da erabat.
Onddoa balioespen handikoa da sukaldaritzan, erabilera anitzekoa da eta gordinik edo prestatuta jaten da. Kasu honetan, hainbat aukera daude: salteatuta, egosita, frijituta, hornigai moduan…
Onura elikagarriak
Mineral, bitamina eta zuntz ugari ditu. Horrez gain, proteina-iturria ere bada, karbohidratoen ehuneko handia du eta koipe gutxi.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra