2014rako zenbait aholku osasungarri (I)
Abenduan, gurari onak eta sukaldaritzako larregikeriak dira nagusi. Urte berria asmo onen eta erronka berrien garaia da, ordea.
Gabonetako ohiko menuaren kaloria-kopurua menu arruntaren hirukoitza dela kontuan hartuta, adituen esanetan baliteke urtearen hasieran gure pisua kilo erdi eta hiru kilo artean gehitzea. Gainera, ezer egiten ez badugu, seguruenik urte osoan zehar eutsiko diogu hartutako pisu horri.
Besteak beste, honako hauexek izan daitezke orekatua ez den elikaduraren ondorioak: larregizko pisua, kolesterol eta azukre tasa handiak, hipertentsioa…
Mahatsak amaitu ondoren, Gabonetan metatutako larregikeriei aurre egiteko asmoz, pisua galtzea da asmo ohikoenetakoa (baita erretzeari uztea eta inoiz erabiliko ez dugun gimnasioko urteko kuota ordaintzea ere).
Ondoren, zenbait menu eredugarri eta orientagarri eskainiko dizkizuegu, bi astetan Gabonetako larregikeriak konpentsatu ditzazuen. Heldu osasuntsuentzako menuak dira, eta norberaren ezaugarri zein egoera berezietara egokitu ahal izango dira. Menu bakoitzean, bost otordu agertzen badira ere (gosaria, goiz erdia, bazkaria, askaria eta afaria), euretako bi (goiz erdia eta askaria) batean elkartuta agertuko dira, norberaren bizi-erritmora egokitu ahal izateko. Horrela, bada, nork bere premien arabera banatu ahal izango ditu egunean zehar.
Laura González
Gastronomia Baskako dietista