CASTELLANO

Udazkena iristean, egunak gero eta laburragoak dira, eta hotza zein euria itzultzen dira. Ohikeria apurka-apurka ezartzen da udako oporren ostean, elikaduran egindako larregikerien ostean.
Dieta bera funtsezkoa izango da garai honetako berezko higadura fisiko zein mentalari eta gastu kaloriko handiagoari aurre egiteko. Hori dela eta, defentsak indartu eta energiaz zein osasunez gozatu beharra dago udazkenaz, hotzeriak, marrantak eta gripeak saihesteko.
Era berean, pisua ere kontrolatu beharra dago, eguraldi txarraren ondorioz ariketa fisikoa murrizten dugulako eta janari koipetsuagoak aukeratzen ditugulako. Oso garrantzitsua da bitamina eta mineral asko dituzten sasoiko elikagaiak jatea, urtaro-aldaketari aurre egiteko behar duguna emango digutelako.
Gomendioak:
Frutak
Udazkeneko frutek bitamina asko dituztenez, gure immunitate-sistema indartzen dute. Euren artean, antioxidatzaile eta zuntz asko dituen sagarra nabarmentzen da, prestatzeko aukera ugari ere eskaintzen dizkigulako. Era berean, c bitamina ugaridun zitrikoak ere hartu behar dira kontuan: limoia, laranja, pomeloa edo mandarinak. Hona hemen sasoi honetako beste fruta batzuk: organismoa arazten duten mahatsak, immunitate-sistema indartzen duen kiwia eta basafruituak.
Barazkiak
Bruselazak, azak, azaloreak, brokolia edo aza gorria antioxidatzaile, C bitamina eta burdina asko dituzten ortuariak dira. Koipeak arazten laguntzen duen alberjinia eta euren magnesioagatik gure aldartea suspertzen duten ziazerbak ere badira udazkeneko berezko beste barazki batzuk. Era berean, oso gomendagarriak diren porruak, kuia, tipula, azenarioak, kuiatxoak eta perretxikoak ere azpimarratu behar dira.
Fruitu lehorrak
Gaztainak, almendrak eta intxaurrak oso nabariak dira elikagarri eta zuntz ugari dituztelako.
Eztia
Elikagarri eta mineral asko dauzkanez, gure immunitate-sistema indartzen du.
Hidratazioa
Horrez gain, ura ere edan beharra dago toxinak garbitzeko. Sasoi honetan, infusioak oso egokiak dira hidratatzaileak eta suspergarriak direlako tenperaturak behera egitean.
Jarduera fisikoa
Ohikerian sartutakoan oso garrantzitsua da berriro ere ariketa fisikoa egiten hastea, eguneroko estresa askatzeko, nekea murrizteko eta erresistentzia handitzeko.
Azkenik, atseden-orduak errespetatu behar dira, egunean 6-8 ordu lo eginda, eta, gutxienez, oheratu baino 3 ordu lehenago afaldu beharra dago, loaldia luzea bezain indarberritzailea izan dadin.

Sólo se permite la utilización de este contenido en otros sitios web enlazando con nuestra url, mencionando como fuente a Zainduzaitez.  
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Aviso Legal

(Visited 134 times, 1 visits today)