Sorbetea, kaloria gutxieneko izozkia
Sorbetea oso azkenburuko izoztu egokia da hilabete beroetarako. Erraz-erraz egiten da, eta bere osagaiak oinarrizkoak dira: azukrezko almibarra eta frutaz egindako zukua edo purea. Era berean, arrautza-zuringoa ere erantsi ahal zaio, bolumen handiagoa eduki dezan. Horren osagarri, bere zaporera egokitutako ziropa, eztia edo likorea edo cava ere erabili daitezke. Nahastea -20ºC-tik beherakoa ez den tenperaturan izozten da, eta, ordu erdiro irabiatzen da, gogortu dadin, dentsitate edo gogortasun egokia lortu dezan eta gainazalean izotzik eratu ez dadin.
Sorbeteak ez darama arrautza-gorringorik. Bere testura, izozkiak duenaren aldean, ez da hain irmoa eta krematsua, likidoagoa baino.
Oso azkenburuko egokia da udarako, eta otordu operako bi plateren artean ere jan daiteke. Sorbeteak koipe gutxiagoko izozkiak direnez, kaloria gutxiago dituzte. Horrez gain, fruten kontsumoa ere sustatzen dute.
Inolako zalantzarik gabe, sorbeteak lehenengo izozkiak izan ziren. Batzuen esanetan, antzinako Mesopotamian sortu ziren orain dela 4.000 urte, eta mendietako elurra erabiltzen zuten eztia zeramaten fruta-zukuak hozteko. Ondoren, Alejandro Magnoren gortean, eztiz nahastutako frutadun anforak sartzen ziren elurpean. Sorbeteen kontsumoa Inperio osoan hedatu zuen antzinako Erroman, mendietako elurra erabiltzen zuten izozki hori egiteko, eta, udan, gauez garraiatzen zuten hirietara.
1660an, Procopio italiarrak izozkiak egiteko makina asmatu zuen, eta, bertan, frutak, azukrea zein izotza homogeneizatzen ziren. Azken emaitza krema izoztu ezin gozoagoa zen. Nahiz eta izozkigile italiarrek sekretua isilpean gorde nahi izan zuten, apurka-apurka Europa osoan zabaldu zen kontsumoa, eta, XVIII. mendean, errezeta-liburuetan ere agertzen zen.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra