Nerabeen anemiaren prebentzioa burdina nahikorik ez hartzeagatik
- Gosaria: edalontzi bat esne
- Goiz erdian: sagar bat
- Bazkaria: zopa eta sandwich bat edo zati bat pizza
- Afaria: arrautza epela eta edalontzi bat esne
Argi eta garbi dago nerabeek ez loditzeko erabili dezaketen dieta dela. Ez da batere orekatua, eta burdina nahikorik ez hartzeko arriskua handi-handia da.
Burdina nahikorik ez edukitzeko arrisku handiagoa ote dago nerabezaroan?
Bai. Hazkuntza handiko garaia denez, aldaketa fisiko, psikiko eta emozional ugari gertatzen dira. Neskei dagokienez, hilekoa edukitzean, burdina ere galtzen dute. Sarritan, ariketa fisiko bizi-bizia ere egiten da, barazki-dietak egiten dira eta zenbait elikagai ere murrizten dira. Kontuz ibili beharra dago argaltzeko dietekin!
Zenbat burdina behar dute nerabeek?
Nerabezaroan, burdina gehiago hartu beharko dute, eguneko 11-15 mg burdina, alegia. Horretarako, ezinbestekoa izango da dieta orekatua egitea. Ez da aparteko gehigarrien bidez hartu beharko.
Zein dira burdinaren falta prebenitzeko aholku nagusiak?
– Burdina asko duen dieta ugaria egitea. Gurasoei informazioa eskatzea eta, ondoren, elikadurari buruzko erabakiak erantzukizunez hartzea.
– Barazkietako burdina haragikoa baino txartoago xurgatzen dela kontuan hartzea. Barazki-dieta eginez gero, oso egokia izango litzateke burdina ugaridun elikagaiak jatea.
– Tea eta kafea neurriz edatea, burdinaren xurgapena murriztu dezakete-eta.
Trikimailuren bat egin daiteke dietan, burdina gehiago hartzeko?
C bitaminak burdinaren xurgapena hobetzen du. Honako elikagai hauek dute C bitamina gehien: laranjak, limoiak, mandarinak, marrubiak, kiwiak, tomateak, aza, piperrak, ziazerbak eta brokolia.
Zenbat burdina lortzen da dietako ohiko elikagaien bidez?
Hona hemen 100 gramo elikagaik duten burdina-kopurua (miligramotan):
Esnea eta beste esneki batzuk | 0,1-0,6 |
Arrautzak | 1,9 |
Haragiak |
|
Oilaskoa | 1 |
Haragi gorria | 1,5-3 |
Patea | 7,1 |
Arrainak eta itsaskiak |
|
Arraina | 1-3 |
Itsaskia | 2,5 |
Zerealak |
|
Zerealak | 7 |
Ogia | 2,2 |
Arroza eta pasta | 0,2-0,5 |
Barazkiak eta lekaleak |
|
Lekaleak | 1,5-2,5 |
Barazkiak eta ortuariak | 0,5-1,7 |
Frutak |
|
Aranak, pikuak eta abrikotak | 2,5-3,5 |
Zitrikoak eta marrubiak | 0,1-0,4 |
Sagarrak, bananak eta madariak | 0,5 |
Fruitu lehorrak |
0,5 |
I. taula. Burdinaren kopurua (miligramotan) 100 g elikagaiko |
Hilekoaren ondorioz, dieta berezirik edo burdina-gehigarririk behar dute neska nerabeek?
Neska nerabeentzat, askoz garrantzitsuagoa da burdina ugaridun elikagaiak jatea. Burdina nahikorik ez edukitzeagatiko anemiaren arriskua handiagoa delako. Nerabezaroa hazkuntza-erritmo handieneko sasoia da, baina, horrez gain, menstruazioa ere hasten denez, burdina galtzen dute. Dena dela, burdina ugaridun dieta orekatua egitea nahikoa izango denez, ez da aparteko gehigarririk hartu beharko.
Dieta berezirik edo burdina-gehigarririk behar dute ariketa fisiko bizia egiten duten nerabeek?
Ariketa bizia egin ohi duten kirolariek burdina gehiago behar dute euren dietan. Edonola ere, burdina ugaridun dieta orekatua egitea nahikoa izango denez, ez da aparteko gehigarririk hartu beharko.
Barazki-dietarik eginez gero, burdina nahikorik ez edukitzeko arrisku handiagoa ote dago?
Haragiko burdina barazkietakoa baino hobeto xurgatzen da. Horrez gain, animalia-jatorriko elikagaiek burdina gehiago dute. Beraz, burdina nahikorik ez edukitzeagatiko anemia pairatzeko arrisku handiagoa dago barazki-dietan.
Hori dela eta, barazki-dietarik eginez gero, oso garrantzitsua izango da burdina ugaridun elikagaiak jatea; esate baterako, txitxirioak, dilistak, ilarrak, brokolia, ziazerbak, zereal aberastuak eta irin osoko ogiak zein zerealak. Era berean, C bitamina ere hartu beharko da (zitrikoak), burdina hobeto xurgatu ahal izateko.
Argitalpenaren eguna: 2013-09-16
Autoreak:
- Francisco Javier Sánchez Ruiz-Cabello. Pediatra. «Zaidín» Osasun Zentroa. Granada
- Laura Moreno García. Pediatriako BAME. «San Cecilio» Unibertsitate Ospitalea. Granada
- Oliver Valenzuela Molina. Pediatriako BAME. «San Cecilio» Unibertsitate Ospitalea. Granada