Potxak, barazki samurrak
Potxak indaba zurien barietatea dira, udaren hasieran ereiten dira eta fresko biltzen dira abuztuaren amaieratik urrira arte. Lehortu gabe jaten direnez, barazkia dira, ez lekalea.
Hazi lautua da, azal zimur samarra dauka eta bere zaporea leuna bezain krematsua da. Garatu ahala, tonu berdexketatik zurixketara igarotzen da. Hain zuzen ere, kolore hits, «potxo» horretatik datorkio izena.
Potxak heldu baino lehen biltzen dira, samur-samur daudenean. Indaba lehorren aldean, hain irintsua ez den zapore finagoa dute, eta euren testura zein irmotasuna koipetsuak dira, gutxiago garatu direlako eta haien azala ere finagoa delako.
Batez ere, Nafarroan, Errioxan eta Euskadin landatzen ziren. Gaur egun, ordea, oso nekazari gutxik landatzen dituzte lan nekeza delako. Izan ere, eskuz eta zehaztasun handiz biltzen dira, eta leka bakoitzak bere heldutasun-puntu egokia dauka.
Sukaldaritzan
Garandu behar diren leketan daude salgai. Lehorren aldean, ez dira beratzen jarri behar freskoak direlako, baina egosi egin behar dira.
Udaren amaieran eta udazkenean jaten dira, eta erregosi egiten dira digestio astunekoak direlako. Errioxan, galeperrekin prestatzen dira, eta, Nafarroan, erregosi egiten dira.
Sasoiko produktua zen, ez zelako gordetzen hilabete gutxi batzuetatik harago jateko. Gaur egun, ordea, izoztuta edo naturalean kontserbatuta daude salgai urte osoan.
Sarritan jaten dituzte Nafarroan eta Euskadin, merkeak direlako, erraz prestatzen direlako eta balio elikagarri handia dutelako.
Nabarmendu egin behar da indaba lehorrek baino %25 ur gehiago dutela eta, horren ondorioz, samurragoak direla. Haien osagai nagusia karbohidratoak badira ere, proteina eta zuntz asko dituzte. Horrez gain, burdina, fosforo zein magnesio ugari ere badituzte, baita eduki energetiko handia ere, 100 gramoko 300 kaloria, alegia.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra