Ozono Geruzaren Babesaren Nazioarteko Eguna
Aurtengo “32 urteko berreskurapena” leloak ozono-geruzaren narriadura geldiarazteko asmoz nazioartean urteetan garatutako lankidetzarekin eta ahaleginarekin du zerikusia.
NBEko Batzarrak 1994ko irailaren 16an aldarrikatu zuen egun hau, eta ekintzak sustatzea eta herritarrak kontzientziatzea dauka helburu nagusi, lanean jarraitzeko eta ozono-geruza berreskuratzeko.
Montrealgo Protokoloa sinatzean, produktu kutsatzaileen %99 desagertzea lortu da.
2018an egindako azken ebaluazioan egiaztatu denez, geruza hau %1-%3ko erritmoan berreskuratu da hamarkada bakoitzean, 2000. urteaz geroztik. Erritmo horren arabera, iparraldeko hemisferioko berreskurapena erabatekoa izango da 2030eko hamarkadarako. Edonola ere, hegoaldeko berreskurapena luzeagoa izango da, 2050eko hamarkadarako, hain zuzen ere.
Ozono-geruza
Geruza honek Lurra babesten du eguzkiaren erradiazio ultramorearen ondorio kaltegarrietatik, eta ezagutzen dugun moduan eusten dio biziari. Hala ere, produktu kimiko batzuk sortzean eta kontsumitzean narriatu egin denez, kalte larriak jasan ditu, eta zulo handi-handia egin da bertan, ekosistemen eta gure osasunaren kalterako.
Inolako zalantzarik gabe, ospakizunerako eguna da lortutako emaitzengatik, baina, era berean, lanean eta adi jarraitzeko eguna ere bai. Guztiok keinu txikiak egin ditzakegu laguntzeko:
– Gutxiago erabili autoa, kutsagarrien isuria aurrezteko.
– Tokiko produktuak erosi, garraioa aurrezten delako. Garrantzitsuak dira, eta lan eskerga honetan laguntzen dute.
– Ez erosi gas klorofluorokarbonoak (CFC) osagai dituzten aerosolak edo espraiak.
– Kontsumo txikiko bonbillak erosi, gutxiago kutsatzen dutelako, fakturan aurreztuko duzulako…
Guztion lana da!
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra