CASTELLANO

1950. urteaz geroztik, apirilaren 7an, Osasunaren Mundu Eguna egiten da, Osasunaren Mundu Erakundea (OME) 1947an sortu zela omentzeko. Izan ere, osasunaren arloko gaien inguruko arreta erakartzea dauka helburu, eta, horretarako, biztanleak kontzientziatu eta sentsibilizatu egiten ditu.
OMEren esanetan, osasun unibertsala estaltzeko orduan eskaini beharreko berdintasuna eta elkartasuna izango dira aurtengo ekitaldiaren helburuak, eta, horretarako, zertan datzan zabaldu eta azaldu egingo da. Osasuna giza eskubidea da, Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 25. artikuluan xedatzen den bezala: “gizaki guztiek bizi-maila egokirako eskubidea dute, euren eta euren familien osasuna eta ongizatea ziurtatzeko…”. Eskubide hori eduki ezean, oso zaila edo ezinezkoa da konplexuagoak diren beste eskubide batzuk eskuratzea. Hori dela eta, lehenengo lekuetan aipatzen da beti. Badago osasun unibertsala osasun publikoko zerbitzugintzaren bidez artatzerik, eta gizaki guztiek hori eskuratzeko aukera izan beharko lukete edonoiz eta edonon.
Gaur egun, munduko biztanleen erdiek ez dituzte behar besteko osasun-zerbitzuak jasotzen. Osasun-zerbitzuak doakoak eta kalitatekoak izan behar dira. Gizaki guztiek ahalik eta osasun-maila handienerako eskubidea egia bihurtzeko aukera izan beharko luketenez, OMEk herrialde guztiei lagundu nahi die osasun-estaldura unibertsalerantz aurrera egiten, funtsezko helburua da-eta. Edonola ere, gaur egun, oraindik, jende askok osasun-arretaren eta premiazkoagoak diren eguneroko beste gastu batzuen artean aukeratu behar du; esate baterako, elikagaiak edo babeslekua. Gobernuek osasunean egiten dituzten gastuak etorkizunerako inbertsioa dira. Horrez gain, botere publikoek herritarren osasun onean duten erantzukizuna partekatzeko betebeharra dute.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 293 times, 1 visits today)