Nektarina
Maiatzean, sasoiko era guztietako fruta zaporetsuak iristen dira. Haietako bat nektarina da. Oso fruta osasuntsua da, ur eta zuntz asko dauka, arazgarria da eta oso kaloria gutxi ditu.
Era berean, peloia, pabia (Aragoin) edo brinoia ere esaten diote, eta, batez ere, Leridan, Huelvan, Extremadurako Jerteko bailaran eta Gredoseko mendizerran ereiten da.
Orain dela gutxira arte fruta hau aranondoaren eta mertxikondoaren arteko mentaketaren emaitza zela uste bazen ere, mutazio naturalen ondorioz ilerik gabeko azal laua daukan mertxika-barietatetzat hartzen da gaur egun.
Nektarinak kolore gorri bizia eta zapore gozoa ditu (bere izenak nektarrarekin dauka zerikusia). Bi barietate nagusi daude: batetik, mami zuria daukana (apur bat garratzagoa da) eta, bestetik, mami hori daukana (gozoagoa).
Erosteko orduan, azal leun bezain distiratsua daukana aukeratu beharra dago, ezin da lar gogor egon, ondo helduta baino, eta usaintsua izan behar da.
Oso fruta hauskorra denez, kontuz ibili beharra dago manipulatzeko orduan, erraz-erraz alferrik galtzen delako. Ondo kontserbatzen da giro-tenperaturan, eta zenbait astetan iraun dezake hozkailuan.
Gordinik jaten dira, baina, horrez gain, osagai moduan ere erabiltzen dira entsaladetan, saltsetan eta opilgintzan: marmeladak, konpotak, izozkiak, jeleak, bizkotxoak…
Onura elikagarriak
Oso fruta osasuntsua da, digestiboa eta ahalmen asegarri handia du. Nektarinak ur-kopuru handia dauka (87 gramo 100 gramoko) eta oso kaloria gutxi (43 kcal baino ez, 100 gramoko). Horrez gain, zuntz ugari du, immunitate-sistema indartzen du eta oso aukera paregabea da kolesterola jaisteko. C bitamina eta mineralak ere baditu; esate baterako, kaltzioa, fosforoa, magnesioa eta potasioa.
Edukihaubeste web gunebatzuetanerabiltzeko, urlhonenbidezestekatu eta iturriazainduzaitez dela aipatubeharradago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra