Gutxi gorabehera, egunero egiten ditugun otordu guztien %40 lanean garatzen direnez, oso-oso garrantzitsua da ahalik eta osasuntsuen jatea.
Lanean osasuntsuago jateko gomendioak:
– Ahal dela, beti fruta freskoa aukeratuko dugu postrerako
Lanean bazkaldu ohi dugun bost lanegunetatik, hiruzpalautan hobe da ale bat fruta jatea amaieran. Beti-beti, postre gozoak gustukoago ditugun arren, lantzean behin baino ez genituzke jan behar.
– Ura edango dugu
Jateko orduan, ura edari nagusi eta osasungarriena da. Hobe da lanorduetan alkoholik, freskagarririk edo azukredun edaririk ez edatea, ez dutelako inolako elikagarri interesgarririk, eta azukrea zein kaloriak baino ez dituztelako erantsiko gure dietara.
– Astean zehar, lehenengo platerak aldatuko ditugu
Ahal dela, lehenengo platerak aldatuko ditugu. Hartara, astean behin, pasta eta arroza jango ditugu; eta, egun batean edo bitan, lekaleak zein barazkiak.
– Bigarren platerak tartekatuko ditugu
Haragia, arraina eta beste plater batzuk (arrautzak, plater mistoak…) tartekatzea izango da onena eta afaria bazkaritan jandakoaren osagarria izatea.
– Barazki-hornigaiak aukeratuko ditugu
Ahal dela, bigarren platerari laguntzeko, barazki-hornigaiak (gordinik edo egosita) aukeratuko ditugu kaloria ugaridun beste batzuen aldean (frijituak, maionesak edo saltsak…).
– Janaria prestatzeko modu leunak hautatuko ditugu
Labean, egosita, erreta, erregosita… egindako janaria oso osasungarria da, eta frijituen zein arrautza-irinetan pasatutakoen aldean lehenetsi beharko ditugu. Azken horiek, hain zuzen ere, elikadura osasungarriaren osagaiak ere izan daitezke, larregi jan ezean.
On egin!
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria cuidateycomesano dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2014. Lege-Oharra

(Visited 104 times, 1 visits today)