CASTELLANO

Kuiatxoa ortuari arina da, zapore leun bezain fina dauka eta hainbat elikagarri ditu. Forma luzanga bereizgarria dauka, eta berrogei zentimetroko luzera ere eduki dezake. Bere kolorea berdetik horira aldatzen bada ere, mamia zuria da beti.
Jatorri amerikarrekoa da, eta XVI. mendean iritsi zen Europara. Bere sasoia uda bada ere, urte osoan dago salgai. Beratz biltzen da, behin betiko tamainara heldu baino lehen.
Azalean orbanik ez duten eta oso handiak ez diren ale sendoak, trinkoak erostea da egokiena, pipita asko dituztelako eta haragia hain samur ez dagoelako.
Sukaldaritzan
Sukaldaritzan erabilera ugari dituen barazkia da: prestaketaren oinarri moduan, hornigai edo osagai moduan: arroza, pasta, entsaladak, tortillak, kremak, pureak, enpanadak, frijituta, beteta… Oso ondo doa haragi, arrain, gazta eta beste barazki batzuekin. Hobe da azalaz jatea, elikagarri gehienak bertan daudelako.
Samurra, zaporetsua eta gozo samarra denez, oso egokia da umeentzat (krema, pure edo pastel moduan).
Hozkailuaren beheko aldean gordez gero, gutxi gorabehera bi astez kontserbatuko da ondo. Oso gomendagarria da frutekin batera ez gordetzea, zapore mingotsik hartu ez dezaten. Aldez aurretik ur irakinetan 3-5 minutuz egiten badira, izoztu egin ahal izango dira.
Ezaugarri elikagarriak
Ur eta zuntz asko dauzkatenez, ase-sentsazioa ematen dute. Hori dela eta, oso egokiak dira edozein dietatarako, betiere, frijituta jaten ez badira. Era berean, karbohidratoak eta koipe zein proteina gutxi ere badituzte. Hartara, 250 g-ko kuiatxoak 48 kaloria baino ez dauzka.
Kuiatxoek B eta C taldeko bitamina asko dituzte, eta antioxidatzaile zein mineral ugari ere badituzte; esate baterako, potasioa, kaltzioa, burdina eta magnesioa.
Oso barazki egokia da lodi daudenentzat, baina hipertentsiorako, arazo digestiboetarako edo likidoen euspenerako ere bai.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 332 times, 1 visits today)