Iraila, eskolara eta ohitura osasungarrietara itzultzeko garaia
Iraila, eskolara eta ohitura osasungarrietara itzultzeko garaia
Irailean, egunerokotasunera, lanera, ohiko ordutegietara eta, nola ez, eguneroko elikadura-ohituretara itzultzen gara.
Askotan, oporretan, ohiko ingurunea aldatu dugu, ordutegiak malguagoak izan dira, gehiagotan jan dugu familia artean eta, ia-ia beti, ez dugu ekainean elikaduraren eta bizimodu osasungarriaren inguruan agindutakoa bete.
Atsedenez eta ordutegi malguz betetako asteen ondoren, iraila iristen denean, oso aukera paregabea da elikadurako ohitura osasungarriak berreskuratzeko (edo hasteko).
EGUNEROKOTASUN OSASUNGARRIAGORA ITZULTZEKO ZENBAIT AHOLKU
– Asteko erosketaren plangintza egingo dugu, era guztietako frutak, barazkiak, lekaleak, zerealak, esnekiak… edukitzeko. Oso aukera ona da izoztutako edo kontserbako barazkiak edukitzea edonoiz erabiltzeko: edozein plateretan barazki-hornigaia jarriz gero, ugariagoa, erakargarriagoa eta, batez ere, osasungarriagoa izango da.
Erosketa-zerrenda horretan, ez lirateke honako hauexek agertu beharko: litxarreriak, gozokiak, opilak, snackak, zizka-mizka gaziak… Agertuko balira, ordea, oso kopuru txikietan erosiko genituzke. Produktu horiek etxean baditugu, oso erraza izango da “mokaduak” jaten ibiltzea.
– Oporretatik bueltan zer gertatuko zain, nagusi eta txikientzat zailagoa izan daiteke loak hartzea. Afaria arina bada, errazagoa izango da (edo ez da hain zaila izango) loak hartzea eta loaldia kalitatekoa izatea.
– Aurreko egunean gosari ona prestatuta uzten badugu (mahai-zapia eta baxera jartzea, ogia xigorgailuan jarrita uztea, fruta-ontzian zenbait fruta-ale uztea…), errazagoa izango da eguneko lehenengo otordua lasaiago egitea eta estresik ez sortzea.
– Lanera ale bat fruta badaramagu, lanaldiaren erdian jango dugu (goizean edo arratsaldean). Gure atsedenaldia osasungarriagoa izango da.
– Oporretatik itzultzeko bidaietako “hutsarteak” oso egokiak izan daitezke hurrengo menuen plangintza egiteko. Bertan, hainbat barazki, zereal (ahal dela, bihi osokoak), lekale… agertu beharko lirateke; eta, postrerako, fruta freskoa. Askoz osasungarriagoa da menuaren plangintza egitea bat-batean prestatzea baino. Gainera, ordena-sentsazioa sortzean, guretzat askoz errazagoa izango da egunerokotasunera itzultzea, eta, inolako zalantzarik gabe, denbora asko aurreztuko dugu.
Laura González
Gastronomia Baskako dietista
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2014. Lege-Oharra