CASTELLANO

Prezipitazioak ugariak eta tenperaturak epelak direla kontuan hartuta Euskadiko baldintza klimatologikoak bereziak direnez, ortuari hau bakarra da, betiko tomatearen usaina, kolorea eta zaporea ditu-eta.
Jack barietatea Euskadiko ugariena da, oso emankorra delako, edozein kolperen aurkako erresistentzia duelako eta manipulatzean bigundu egiten ez delako. Bestetik, helduaroa ere bada bere ezaugarri bereizgarrietakoa. Heldu gabe dagoenean mulutik erauziz gero, lauzpabost egun beharko ditu gorri jartzeko, lehenago gorritzen diren beste barietate batzuen aldean. Bilketarako sasoia ekainean hasi eta azaroan amaitzen da.
Tomatearen itxura esferikoa da, ildoak ditu, berde zein gorria da, mami irmoa dauka eta barruan ez du hutsunerik.
Tomatea baserrietako eta baratze txikietako ohiko laborantza izan da eta oraindik ere bada. Orain dela urte gutxira arte, ez zen gordinik jaten, eta saltsak egiteko eta ontziratzeko baino ez zen erabiltzen. Horrela, urte osorako zegoen, urte-sasoiko produktua zen-eta.

“Tomate freskoa oso zaurgarria da tenperatura-aldaketak handiak direnean, eta, heldu dadin, hozkailutik kanpo utzi beharra dago argitik babestuta.”

“Tomate freskoa oso zaurgarria da tenperatura-aldaketak handiak direnean, eta, heldu dadin, hozkailutik kanpo utzi beharra dago argitik babestuta.”
Tomatea duela 250 urte iritsi zen Euskadira Amerikatik zetorren produktu exotiko moduan. Gero, girotu egin zen, eta, gaur egun, euskal sukaldaritzan ezinbestekoa dela esan beharra dago.
Elikagai hau dieta mediterraneoaren osagaia da, mineral zein bitamina asko ditu eta oso egokia da argaltzeko edonolako dietarako, 100 gramoko 20 kaloria baino ez dituelako eta asetasun-sentsazioa sorrarazten duelako. Era berean, antioxidatzailea eta arazgarria ere bada, bihotzeko arazoak prebenitzen ditu eta kolesterol-tasa jaisten laguntzen du.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Lege-Oharra

(Visited 200 times, 1 visits today)