CASTELLANO

 

Etxetresna elektriko berritzaileek ez dute beti merkatuan leku iraunkorrik lortzen. Batzuek patroia jarraitzen dute: berritzaileak edo, era berean, iraultzaileak direla dioten mezuak dakartzate, baina ahaztutako berrikuntzen txokoan amaitzen dute.

 

Antzeko zikloa gertatu daiteke etxeetan, bertan ez delako zaila erabiltzen ez diren tresnak aurkitzea (bai, zuku-makina hura, esaterako…). Bizikleta estetikoekin gertatzen den bezala, etenik gabe erabili behar dira, zokoratuta geratu ez daitezen eta euren funtzioa galdu ez dezaten.

 

Aire-frijigailuak modako etxetresna elektriko txikia dira. Olio-tanta bakar bat barik erabili daitezkeen arren, oso olio gutxi erabiltzea da egokiena, elikagaiak itsatsi ez daitezen eta kurruskariago zein gorrituago geratu daitezen. Edonola ere, olioaren kontsumoa %80 gutxitu daitekeenez, olioaren kontsumoa aurreztu daiteke zuzenean, eta, horri esker, kontsumoaren arabera amortizatuko da erosketa. Bestetik, oliba-olioaren zentzuzko kontsumoak osasunerako dituen onurak aldarrikatu behar dira, dieta mediterraneoaren ezaugarri bereizgarria dela kontuan hartuta. Gauza guztietan bezala, oreka bilatzea izango da egokiena.

 

Honelaxe dabiltza

Haizagailu ahaltsuak aire beroa (200º-raino) mugitzen du abiadura handian elikagaien artean. Labearen antzekoa da, baina tamaina txikikoa. Prozesua betiko moduan frijitzean baino geldoagoa da. Patatak oliotan frijitzeko bost edo zortzi minutu behar badira, kopuru bera aire beroaren bidezko frijigailuan frijitzeko, ordu erdi behar da 200º-ra. Denborak bere balioa badauka (eta eduki badauka), kontuan hartu beharreko datua da.

 

Olioz frijitzean gertatzen den bezala, elikagaiak mugitu eta buelta eman beharko diegu, emaitza homogeneoa eta nahigarria dela ziurtatzeko. Era berean, aire beroz kozinatzen badugu, edukia mugitu beharko dugu, emaitzaren kalitatea bermatzeko.

 

Hobeak osasunerako? Nola den

Teorian, oliba-olioa mediterraneoa bezain gomendagarria den dietaren funtsezko osagaia dela nabarmenduta, frijitzeko erabilitako olioa gutxitzea abantaila objektiboa izango da dieta orekatua eramateko. Zenbat eta frijiketa gutxiago, orduan eta loditasun gutxiago. Nolanahi ere, ez ote dago oso osasungarriak ez diren elikagaien kontsumoa handitzeko arriskurik, aire beroaren bidezko frijigailuak erabiltzean?

 

Ez da batere balio handikoa olioa ez erabiltzea, aire-frijigailua enpanadatxoak, kroketak edo beste prestakin ultraprozesatu batzuk frijitzeko badarabilgu. Egia da olioz lar frijitzea baino osasungarriagoa dela, baina zer kozinatzen dugun hartu beharko da kontuan. Brokolia, azak, azalorea, kuia edo azenarioak frijitzen baditugu, ederto, baina, sanjakoboak frijitzen baditugu, ez dugu ezer irabaziko osasunaren ikuspegitik.

 

Abantailak, osasunetik haratago

Nagusiena garbitasuna da. Egokiak dira ontzi-garbigailurako, eta, olio erabilirik sortzen ez dutenez, ez dago usainik, kozinatutako produktuarena izan ezik. Era berean, tresna seguruak dira, ez dute erradiaziorik igortzen eta olio-zipriztinen arriskuari ematen zaio amaiera, gainaldearen edo sukaldeko plakaren garbitasuna ez aipatzearren, zikintzen direnean kimikoen bidez garbitzen ditugula kontuan hartuta. Beraz, alde horretatik, aire-frijigailuak oso gomendagarriak dira.

 

© Zainduzaitez, Bilbao 2022. Lege-oharra

(Visited 132 times, 1 visits today)