CASTELLANO

Errezilgo errege-sagarra Euskadin gehien errotuta dauden tokiko barietate antzinakoenetakoa da. Oso-oso zapore garratza dauka, orban arreak dituen berde horixka da eta azal gogor bezain zakarra du.
Sagarrondoak hamar urte baino gehiago behar ditu fruitua emateko, eta urte batzuetan ez du ezertxo ere ematen. Gainera, loratzen diren azken zuhaitzetakoa da, uzta bera azaroan hasten delako; eta, leku batzuetan, abenduan ere. Sagar hau bildutakoan, luzaro irauten du; eta, baldintza egokietan gordez gero, udaberrira arte ere.
Oso sagar preziatua eta erabilera anitzekoa da gure gastronomian, gordinik, erreta edo ehizako plateretako hornigai moduan jaten delako eta, batez ere, gozogintzan erabiltzen delako. Hona hemen sagar hau osagai moduan dauzkaten zenbait errezeta ezagun: gozokiak, marmeladak, jaleak, konpotak, tartak eta likoreak. Azkenik, oso gogoan ere eduki beharra dago sagardogintzan ere badela oso preziatua.
Errezilgo XX. Azoka
Urtero, abenduko lehenengo igandean, Sagarraren Azoka egiten da Gipuzkoako Errezilgo udalerrian.
Azokan bertan, Gipuzkoako udalerriko bizilagunek parte hartzen dute, tokiko fruta hau, azkenburukoak edo sagardoa saltzen dituzte bertan jarritako erakustokietan eta edari hori tradizioaren arabera nola egiten den ere erakusten dute.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 89 times, 1 visits today)