CASTELLANO

Elikadurarako eskubidea oinarrizko giza eskubidea denez, Elikaduraren Munduko Egunak guztiontzako elikaduraren segurtasuna eta dieta elikagarriak bermatu beharraren inguruan kontzientziatzea dauka helburu.
Mundu zabalean antolatutako ekitaldien bidez, FAOk (Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak) urriaren 16an egiten du egun hori 1979. urteaz geroztik.
Klima babestea eta munduan etengabe gehitzen diren biztanleak elikatzea erronka nagusia da. Zero gosea lortzea da xedea. Horretarako, klimaren kalterako ez diren elikadura-sistemak ezarri behar dira (klima-aldaketaren ondorioz gaur egun gero eta ugariagoak diren fenomeno meteorologiko txarrak geldiarazteko), jasangarriak izan behar dira eta gosea zein txirotasuna murrizteko gai ere izan behar dira. Hori dela eta, oso garrantzitsua da nekazaritzan eta beste landa-jarduera batzuetan biziraupenerako sistemak ezartzea, txirotasun gorrian bizi direnen hiru laurdenek bertan dihardutelako eta biztanleen lekualdaketa handiak sorrarazi dituztelako.
Zer egingo dugu zero gosearen helburua lortzen laguntzeko?

  • Janaririk ez botatzea. Munduan ekoizten diren elikagaien herenak galdu edo alferrik galtzen dira.
  • Gutxiagoren bidez gehiago ekoiztea. Geure jakintzak partekatzea eta mundua aldatzen laguntzea.
  • Dieta osasungarriagoa eta jasangarriagoa egitea. Geure baliabide naturalak zaintzea eta birziklatzea, babestuta egon daitezen.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 282 times, 1 visits today)