CASTELLANO

Nazioarteko Diabete Federazioak (FID) azaroaren 14an egiten du Diabetearen Munduko Eguna, eta aurtengo leloa «Kontuz diabetearekin» izango da.
Gaixotasun honen munduko eguna 1991. urtean hasi zen egiten, diabetearen gehikuntza handia izan zela ikustean. Azaroaren 14a aukeratu zuten, egun horretan Frederick Bantingen jaiotzaren mendeurrena delako. Izan ere, Charles Bestekin batera asmatu zuen ideiari esker, intsulina aurkitu ahal izan zen 1921eko urrian.

Honako hauexek dira diabetearen sintomak: energiarik eza, pisuaren galera, ikusmen lausoa, larregizko egarria edo gernu sarria. Osasuneko profesionalen batekin hitz egin beharko duzu.

Egun horretan, iritzi publikoa, gaixoak, osasuneko profesionalak eta komunikabideak kontzientziatu nahi dituzte gaitz kroniko horren larritasunaren inguruan. FIDeko elkarte kideek eta inplikatutako beste erakunde batzuek tokiko eta nazio-mailako ekitaldiak antolatzen dituzte. Espainian, esaterako, Espainiako Diabete Elkartea eta Espainiako Diabete Federazioa dira FIDeko kideak.
Zenbatespenen arabera, 2015ean gaixotasun hori zeukaten heldu guztien ia-ia erdiek edo 193 milioi lagunek ez dakite gaitz hori dutenik eta diagnostikatu gabe daude.
Gaur egun, 415 milioi diabetiko daude gutxi gorabehera, eta, aurreikuspenen arabera, 642 egongo dira 2040. urtean. Haietatik, %75 errenta ertain-txikiko herrialdeetan bizi dira. Diabetiko gehienek 40-59 urte dituzte. Gehienetan, gainera, 2. motako diabetea daukate. Zenbat eta lehenago diagnostikatu, orduan eta azkarrago tratatu eta kontrolatuko denez, arazo kaltegarri bezain nekezak prebenitu ahal izango dira.
Inolako zalantzarik gabe, egun honek aukera paregabea eskaintzen du, diabetea bera jakitera emateko eta bere larritasunaren inguruan kontzientziatzeko, gaixotasun horren arrazoiak, sintomak, arazoak eta tratamendua nabarmentzen direlako jendaurrean.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.

© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Lege-Oharra

(Visited 111 times, 1 visits today)