Diabetearen Mundu Eguna
Nazioarteko Diabete Federazioak aurtengo Mundu Egunerako aukeratutako eslogana “Etorkizun osasungarrirako eskubidea dugu” da, eta emakumeak zein diabetea izango ditu helburu nagusi.
Gaur egun, munduko 199 milioi emakumek baino gehiagok diabetea dute, eta zenbateko hori 313 milioikoa izango da 2040an, azken kalkuluen arabera.
Emakumeek diabetearen inguruko prebentzioa, detekzio goiztiarra, diagnostikoa, tratamendua eta arreta merkeago eta berdintasun handiagoz eskuratzeko orduan dituzten oztopoak desagerraraztea da xede nagusia. Osasun-arloko defizit horren ondorioz, diabetearen ondorioak nabarmen areagotzen dira.
Garapen-bidean dauden herrialdeetako desberdintasun sozioekonomikoen ondorioz, emakumeek diabetearen arrisku-faktore nagusiei aurre egin behar diete (dieta urria, jarduera fisikorik eza eta tabakoaren zein alkoholaren kontsumoa). Horrez gain, diabetedun emakumeek haurdunaldiak aurrera ez egiteko arrisku handiagoa dute, baita heriotza-tasa handiagoa ere.
ESPAINIAKO DIABETE FEDERAZIOAREN GOMENDIOAK (FEDE):
- Dieta mediterraneoa erreferente ona izan daiteke, barazki eta fruta asko jaten direlako eta oliba-olioa funtsezkoa delako.
- Plateraren teoria (plater erdi barazki gordin eta egosi eta plater erdi proteina eta karbohidrato) eta karbohidratoen arrazioak elikadura kontrolatzeko metodo onak izan daitezke, kasuaren arabera egokituz gero.
- Etxetik kanpo jatean, jaten diren elikagaiak eta arrazioak ondo-ondo aukeratu behar dira, azukre, gatz eta koipe lar ez jateko.
- Ez dago diabetearen tratamendurako “superelikagai” berezirik, baina lekaleak, dilistak, esaterako, oso onuragarriak dira zuntz, bitamina, antioxidatzaile eta oligoelementu asko dituztelako.
- Nutrizioko profesional adituengana jo beharra dago, informazio-iturri nagusia dira-eta.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra