CASTELLANO

Brokolia edo brekola zutoin loditik hazten diren zuhaitz-moduko lore-buru mamitsu berde ugaridun landarea da.
Ekialde Hurbilekoa da, eta erromatarrek Mediterraneoan zabaldu zuten. Bere izena italierako “broccotik” dator, eta “ernamuina” esan nahi du, ortuari hori bertan garatu zelako lehen aldiz.
Azen familiakoa denez, gurago ditu sasoi hotzak edo epelak (negua eta udaberria), eta une horretan bertan dauka zapore handiena.

«Balio elikagarri handia daukanez, oso ona da lehenengo plater moduan eta afari moduan ere jatea, oso kaloria gutxi dituelako.»

Erosteko orduan, hobe da loreak zabalik ez dituzten, bigun ez dauden edo kolore horixka duten aleak erostea. 3-5 egunez gorde daiteke hozkailuan, eta oso garrantzitsua da ez garbitzea, lizunik ez irteteko.
Prestatu baino lehen, txorrotapean garbitu eta zutoia zuritu beharra dago. Elikagarri gehienei eusteko, hobe da lurrunetan egitea, baina gainerre eta egosi ere egin daiteke, saltsekin eta entsaladan jan daiteke (patata egosiarekin, gaztarekin, atunarekin…), baita lasagnetan, landare-pizzetan ere… Ondoren, fruitu lehorrekin, eztiarekin ondu daiteke edo baratxuriekin eta piperrautsarekin salteatu daiteke.
Astean behin jatea gomendatzen da. Balio elikagarri handia daukanez, oso ona da lehenengo plater moduan eta afari moduan ere jatea, oso kaloria gutxi dituelako. Barazki honek ezaugarri onuragarri nabariak dauzka: zuntz asko, ezaugarri antioxidatzaileak (C bitamina) eta kaltzioa, potasioa zein sufrea.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 417 times, 1 visits today)