Bermeoko Arrain Azoka
Urtero, Euskadiko itsas eta tokiko kontserba-sektorea arrantza-tradizio sustraituko Bermeoko Udal bizkaitarrak antolatutako ekitaldi handi honetan elkartzen da. Aurton, Euskadiko handienetakoa den azokaren XXI. edizioa egingo da, eta ekoizleak, arrain-kontserben hogeita hamar marka baino gehiago, eta kontsumitzaileak egongo dira bertan.
Besteak beste, bakailaoa, izokina, antxoak, itsaskia… aurkitu ahal izango ditugu udalerrian sakabanatutako hogeitik gora saltokitan. Arrain Azoka arrantza-sektoreak gure ekonomian eta, nola ez, gure lehen sektorean betidanik eduki duen garrantziaren adierazgarri da. Bermeoko Udalak, instituzioek eta kontserba-enpresek bat egin dute azoka handi hau antolatzeko. Milaka lagun (90.000 iazko edizioan) hurbilduko dira aurton maiatzaren 15ean, 16an eta 17an egingo den azokara. Aurtengo edizioko posterrean, umeak izan dira protagonistak. Gurasoak arrainak umeen dietan daukan garrantziaren inguruan kontzientziatzea izango da helburua, ezinbesteko osagaia delako elikadura osasungarri bezain orekatuan.
Arrainaren dastapena eta salmenta, pintxoen lehiaketa, hitzaldiak, argazki-lehiaketa, dantzak, estropadak eta kalejirak. Hurbileko produktuen eta tokiko kulturaren zein tradizioaren erakusleiho bikaina da Arrain Azoka.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2014-2015. Lege-Oharra