Azukre zuria ala beltza?
Azukrea kontsumitu ohi ditugun elikagai askotan dago: edariak, ontziratutako janaria, kafeak, jogurtak, pastelak… Bere osaeraren arabera, bi motatakoak daude: azukre zuria eta beltza. Dena dela, zein da osasungarriena? Zein da gomendagarriena dieta orekatua eramateko?
Azukre zuria azukre-kanaberatik edo erremolatxatik dator, eta, fintzeko prozesu kimikoa egiten diotenez, elikagarri gehienak kentzen dizkiote. Bietatik puruena da sakarosaren kopurua %99koa delako.
“Azukre zuria azukre-kanaberatik edo erremolatxatik dator, eta, fintzeko prozesu kimikoa egiten diotenez, elikagarri gehienak kentzen dizkiote.”
Azukre beltza edo osokoa findu gabe dago, eta kolore ilunagoa dauka. Edonola ere, merkataritza-gune askotan osoko azukre beltz moduan saltzen dena kolore eta zapore bereizgarriak edukitzeko melaza-aterakina daraman azukre zuri findua baino ez da. Ziurtatu egin beharra dago etiketan bertan “osoko kanabera-azukrea”, “findu gabeko azukrea” edo “findu gabeko osoko kanabera-azukrea” jartzen duela.
Dena dela, bien arteko funtsezko bereizketa sakarosaren arabera egiten da, eta substantzia hori erremolatxatik edo kanaberatik ateratzen da. Azukre beltzaren batez besteko purutasuna %85ekoa da; eta zuriarena, %95ekoa.
“Azukre beltzak, zuriaren aldean, bitaminak (B taldekoak), mineralak (potasioa, kaltzioa, sodioa eta magnesioa) eta zuntzak dauzka, kopuruak txikiak badira ere. Horrexegatik esaten da azukre beltza osasungarriagoa dela”.
Bere osaerari begira, azukre beltzak, zuriaren aldean, bitaminak (B taldekoak), mineralak (potasioa, kaltzioa, sodioa eta magnesioa) eta zuntzak dauzka, kopuruak txikiak badira ere. Horrexegatik esaten da azukre beltza osasungarriagoa dela.”
Biek dituzten kilokaloriak (4 Kcal gramoko) hutsak dira, energia ematen badute ere, oso balio elikagarri urria dutelako.
Nabarmendu beharreko azken bi aldeak zaporea eta prezioa dira, jakina. Osoko kanabera-azukre beltzak ahalmen edulkoratzaile txikiagoa dauka (horren ondorioz, kopuru handiagoa ere erabiltzen da), eta azukre-erremolatxatik datorren azukre findua baino garestiagoa da.
Ondorioa
Bi azukreak oso antzekoak dira, lehen esan dugun bezala, azukre beltzak oso bitamina eta mineral gutxi dituelako. Gainera, askotan, zuriaren ordez beltza erabiltzen denean, arazoa bera betikotu egiten da, behar beste eztitzeko gehiago kontsumitzen delako osasungarriagoa delakoan.
Azukrearen kontsumoa murriztea da garrantzitsuena. Oso kontuan hartu behar dugu egunean 25 gramo hartzea gomendatzen duela Osasunaren Mundu Erakundeak (OME). Kopuru horretara iristea oso erraza da, azukrea bera hainbat eta hainbat elikagaitan dagoelako.
Beste aukera osasungarriago batzuk aukeratzea da onena, produktu fresko gehiago eta prozesatu gutxiago, baita azukrearen kontsumoa murriztea ere. Jende askok dauzkan gehiegizko loditasuna, diabetea eta kardiopatiak azukrearen gehiegizko kontsumoaren ondorioak dira.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra