CASTELLANO

Alberjinia barazki zaporetsu eta erabilera anitzenekoetakoa da, eta bere kolore morea du ezaugarri bereizgarri.
Landareak goi-tenperaturak behar ditu, argi ugari eta hezetasun handia. Klima mediterraneoa oso egokia da bere ereintzarako, eta sarritan ureztatu behar da. 1,50 m-rainoko altuera izan dezake, eta hosto zabalak ditu. Lore zuri edo malbak ditu, eta izar-forma dute. Fruituaren luzera 5-30 cm-koa da; eta pisua, 200-300 g-koa.
Barazki honen barietateek bere forma eta kolorea baldintzatzen dituzte. Hedatuena kolore beltza edo more iluna duena da, eta bere azala leuna bezain distiratsua da. Barruko aldea zuria da, oso mamitsua eta testura harroa dauka.
Indian du jatorria, eta Erdi Aroaren amaierara arte ez zen Europan landatzen hasi. Hasieran, apaingarri exotiko moduan erabiltzen zen. Arabiarrek Espainiara ekarri zuten, eta hortik datorkio izena.
Bere kalitateak uniformetasuna, irmotasuna azalaren kolorea eta tamaina ditu ezaugarri bereizgarri. Elikagai galkorra denez, ez du hamar egun baino gehiago irauten. Arretaz manipulatu eta hozkailuan gorde beharra dago kontsumitu arte.
Gastronomiari begira, erabilera ugariko barazkia da oso mamitsua delako: arrautza-irinetan pasatuta, erregosita, erreta, labean, suezituta, hornigai moduan, kreman, purean, gainerreta, arin frijituta, barazki gehiagorekin edo frijituta. Erraz digeritzen da, eta suabea bezain fina da. Oso barazki egokia da umeentzat, bakarrik, hornigai moduan edo beteta. Horrez gain, barazkien inguruko gustua ere suspertzen du.
Onura elikagarriak
Alberjiniak ur asko dauka eta oso kaloria gutxi. Diuretiko bikaina da, eta bihotzeko hodien sistema babesten du koipeak xurgatzeko gai delako. Bestetik, kolesterol-maila ere egonkortzen du.
Bitamina asko ditu, osagai antioxidatzaileak eta mineralak; esate baterako, burdina, potasioa, kaltzioa eta magnesioa.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 142 times, 1 visits today)