Alberjinia
Tomatearekin eta letxugarekin batera, kaloria gutxien dituzten barazki freskoetakoa da alberjinia. Barazki guztien antzera, ur asko du, baita mineral-dentsitate handia ere; baina, batez ere, potasioa. Bere zuntzek, pektinak eta zelulosak, hesteetako traktua suspertzen dute eraginkortasunez.
Prestatu baino lehen, hobe da ebakitzea, gatza botatzea edo limoi-uraz zipriztintzea eta ordu erdiz estalita uztea, zapore mingotsik eduki ez dezan. Alberjinia zenbait eratara prestatu daiteke: egosita, erregosita, plantxan, beteta, frijituta, arrautza-irinetan pasatuta edo kontserban.
(Visited 958 times, 1 visits today)