Turroia, Gabonetako klasikoa
Azarotik, gune komertzialetako apalegietan dago jatorri arabiarra daukan Gabonetako postre tradizional hau. Egunotan asko kontsumitzen denez, Gabonetako gozoki nagusia da, baina oso gogoan eduki behar da lantzean behin jan behar dela.
Bere prestaketak oso aldaketa gutxi izan ditu, eta honako hauexek dira bere osagaiak: eztia, azukrea eta almendra osoak edo ehoak ere bai. Eztia eta azukrea zuringoarekin edo zuringorik gabe egostean lortutako oreari almendra txigortuak eransten zaizkio. Biguna edo gogorra dago aukeran, tableta edo talo moduan.
Turroi bigunean, almendra ehoa nahasten da gainerako osagaiekin; eta, gogorrean, ostera, almendra osoa.
Turroiak hozkailuan gorde behar dira mahaira eraman baino lehentxeagora arte. Oso garrantzitsua da ondo estaltzea, hozkailuko airearekin ukipenik ez edukitzeko eta fruitu lehorrak ez biguntzeko.
Balio elikagarria
Turroiek koipe eta azukre asko dauzkatenez, balio kaloriko handikoak dira. Turroi bigunak almendra-ehuneko handiena duenez (%66 ia-ia), koipe gehien daukana da.
Dena dela, gogoan ere eduki behar da turroiak ezaugarri osasungarriak dituela, kaloria hutsik ez daukalako: arrautzen proteinek eta almendrek balio elikagarri handia dute, baita zuntza, energia eta azukrearen zein eztiaren karbohidratoak ere.
Edonola ere, energia-ekarpen hori koipe moduan ez metatzeko, ariketa egin beharra dago.
Lodi egonez gero, neurriz kontsumitu beharra dago karbohidrato zein kaloria asko dituelako, baita diabetea edukiz gero ere. Hori dela eta, oso gomendagarria da zati txikietan zerbitzatzea.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra