CASTELLANO

Janari gozo-gozoa da, zapore ezin ederragoko zizka-mizka tradizionala, alegia. Oso onuragarria ere bada, eta kalitate handiko proteina ugari ditu. Urdaiazpikoa, txerriaren atzeko hanketatik lortzen den hestebetearen izen generikoa da, gordinik gazitzen da eta modu naturalean ontzen da. Funtsezko elikagaia da dieta mediterraneoan.
Motak
Zenbait eratako urdaiazpikoa dago merkatuan, hau da, txerrien arrazaren, elikaduraren edo pieza ontzeko epealdiaren araberakoa.
Txerrien arrazaren jatorria kontuan hartuta, honako mota hauek daude, batez ere: bazka naturala eta, batzuetan, ezkurrak ere (kalitate handiagokoa da) jaten dituen txerri iberikoaren urdaiazpikoa eta txerri zuriaren urdaiazpikoa edo urdaiazpiko serranoa. Azken hori modu intentsiboan hazten dutenez eta pentsua jaten duenez, kalitate txikiagokoa da.
“Serranoa» esaten zaio, mendizerretako goiko aldeetan ontzen delako. Bertako behe-tenperaturek prozesua errazten dute, hain zuzen ere.
Ekoizpen-prozesua
Metodo tradizionalen arabera, piezak ilaretan jarri eta gatzez estaltzen dira 14 eguneko gehieneko epealdian. Gazitu ondoren, gazitu osteko 45-90 eguneko epealdia hasten da, urdaiazpiko osoan dagoen gatz-meta berdintzeko asmoz. Gero, gatza kentzen zaie ur epelez, eta, ondoren, 6-7 hilabete baino laburragoa ez den ontze-prozesua hasten da.
Une horretan, usain eta zapore guztia garatzen da. Guztira, 11na inguru hilabetez ondu behar dira piezak.
Ondutako urdaiazpiko serrano eta iberikoen kalitatea gatzaren eragin handiagoaren edo txikiagoaren araberakoa izango da. Gazitzean, urdaiazpikoak arinago deshidratatu eta hobeto kontserbatzen dira.
Historia
Txerria oso animalia preziatua zen Antzinaroan, eta, orduan ere, txerrikia gazitzen zuten. Edonola ere, K.a. I. mendean erromatarrak iritsi zirenean, produktu hori birbaloratu eta janari gozo-gozoa bihurtu zen. Hartara, Augusto enperadorearen garaian urdaiazpiko-forma zeukaten txanponak ere aurkitu dira. Erdi Aroan, urdaiazpiko iberikoaren kulturak bizirik iraun zuen komentu nahiz monasterioetan.
Ezaugarri elikagarriak
Urdaiazpikoaren proteinak kalitate handikoak dira, hau da, funtsezko aminoazido guztiak dauzkate (100 g urdaiazpiko serrano eguneko gomendatutako proteina-kontsumoaren %33ren baliokidea da).
Urdaiazpiko serranoak digestioari laguntzen dio, eta oso osasungarria da. Gantz-azido asegabeak ditu, baita B1 zein B6 bitamina ugari, fosforoa, burdina, potasioa eta zinka ere. B1 bitamina ugari daukanez, estresa eta depresioa gainditzeko orduan oso ona da urdaiazpiko serranoa jatea.
Horrez gain, koloragarririk behar ez duen produktua da, eta, gatzetan onduta egon arren, ia-ia ez du mineral hori.
Urdaiazpikoaren koipeek funtsezko zeregina betetzen dute gure organismoan, energia ematen digutelako eta zaporea zein usaina ematen dizkietelako elikagaiei.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 112 times, 1 visits today)