Hiriko baratzea udazkenean
Balkoi edo terraza eguzkitsua duen jende askok baratzea dauka bertan. Eguraldiak eta urtaroak eragin erabakigarria dute aukeratu beharreko laborantzetan nahiz garatu beharreko zainketetan. Hori dela eta, udazkena hurbiltzen denean, laborantza-eremu horri onura egokiena nola aterako diogun pentsatzen hasi behar gara.
Belar aromatikoak klasikoa dira hiriko baratzeetan. Haien inguruko kezka nagusia, ohiko zainketetatik haratago, hotzetik babestea izan behar da, oro har ez dituztelako izozteak ondo pairatzen. Gainera, termometroa zentzuzkotik haratago jaisten deneko lekuetan, hobe da barruko aldera eramatea, baina argia egon behar da, eta ez dira berogailuetatik edo berokuntza-aparatuetatik hurbil egon behar.
Udazkenean, hiriko kanpoko baratzeko laborantzak ugariak izan daitezke. Ordurako, azken tomateak izango ditugu bilduta, eta, aberasteko eta elikagarriak berritzeko asmoz geure loreontzietan substratu unibertsala erantsi ondoren, betiere, udan baino luzeagoa den ureztaketa-epealdia egin behar dela kontuan hartuta, urazak, beterraba, apioa, perrexila, azenarioak eta beste laborantza batzuk eduki ahal izango ditugu gogoan.
Funtsezko bi faktore hartu behar dira kontuan: landare berrien arteko distantzia eta sustrai jangarriak garatzen dituzten landareek behar duten sakonera; tipula edo azenarioa, esaterako.
Oro har, geure hiriko baratzeek sakonera txikiko produktuak behar dituzte. Eredu moduan, zortzi inguru uraza landatu ahal izango ditugu 20 cm-ko sakonera eta 40 cm-ko diametroa dituen ontzi batean. Azenarioek, ordea, landareko 0,5 litro inguru beharko dituzte eta lore-aska bateko sakonera.
Landaketa amaitu bezain laster, oso garrantzitsua da ugari ureztatzea. Era berean, gomendagarria da kentzen ari garen udako laborantzen hostoak erabiltzea laborantza berrien gainazala biguntzeko, elikagarriak eskainiko dizkiegulako eta behe-tenperaturetatik babestuko ditugulako.
© Zainduzaitez, Bilbao 2021. Lege-oharra