“Bolluaren” Eguna Oviedon
[button url=’http://zainduzaitez.com/dia-del-bollu-en-oviedo/’ icon=’entypo-doc-text-inv’]CASTELLANO[/button]
Irailean, San Mateoko ohiko jaiak egiten dira Asturiasko Oviedoko udalerrian. Aurten, irailaren 16an hasi eta 21ean amaituko dira, eta azken egun hori egun handia izango da. Azken jai-egun horretan, hain zuzen ere, ohikoa da kaleetan, parkeetan eta lorategietan “bollua” edo “bollupreñáua” jatea, hau da, barruan txorizoa daraman ogi-opil handia. Jai gastronomikoa jai horietako ekitaldi nagusietakoa da. Hainbat lagun Espainia plazara joaten dira dastatzera.
Betiko erara prestatzeko orduan, txorizoak sagardotan egosten dira harik eta bigundu arte. Txorizoa Asturiaskoa izan behar da, piperrauts-zapore handia izan behar du eta bere usaina ere oso bereizgarria izan behar da, ketan onduta dago-eta. Orea egiteko osagai tradizionala espelta bazen ere, gaur egun gari-irina erabiltzen da gehienetan. Batzuetan hirugiharretan ere bilduta doan txorizoa orearen barruan sartzen da, eta, labean hamabost bat minutuz egosi ondoren, prest dago. Txorizoa gorpuztu egiten denez, ogiaren kanpoko aldea gorritzen du: “pringuea”. Hotz edo bero jan daiteke ardoarekin edo sagardoarekin batera.
“Bollu preñaoa” Asturiasko okindegi gehienetan dago salgai, eta udako zein udaberriko jaietan dastatzen da atari zabalean, erkidego honetan ez ezik, Kantabrian, Errioxan eta Galizian ere bai.
Sólo se permite la utilización de este contenido en otros sitios web enlazando con nuestra url, mencionando como fuente a Zainduzaitez.
© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Aviso Legal