Irailean, hegaluzearen kanpaina bete-betean gaude oraindik, gutxi gorabehera ekainean hasi eta urrian amaitzen den “hegaluzearen arrantzaldian”, alegia. 4 kilotik gorako hegaluzeak amuaz harrapatzen dira, sufritu ez dezaten. Horrela, euren haragia kalitate handiagokoa da, eta ez dute ezaugarri organoleptikorik galtzen.
Ur epel eta tropikaleko arraina da, sakonera ertainetan bizi da eta sarda handietan elkartzen da beti. Azoreetako ur hurbiletatik Kantauri itsasoko kostaldera hurreratzen da udaberrian. Bere haragia trinkoa da, zapore nabaria du eta plater elikagarri bezain osasungarria da. Erraz-erraz garbitu eta hezur askorik ez daukanez, oso gomendagarria da umeentzat.
Hegaluzea hainbat eratara prestatu daiteke: enpanadan, hostorean, tortillan, eskabetxean, pistoarekin, ontzututa, frijituta, parrilan, marinatuta, tomatearekin, tipularekin… Era berean, Euskadiko ohiko platera den marmitakoa ere egin daiteke. Hegaluzez eta patataz egiten da, eta arrantzaleek itsasontzietan prestatzen zuten uda osoa lehorreratu gabe igarotzen zutenean.
Egun batetik bestera jaten badugu, hobe da trontzo bakoitza aluminio-paperean biltzea eta gatza botatzea.
Arrain urdina da, koipe eta omega-3 ugari ditu eta oso onuragarria da kolesterola eta bihotz-hodietako gaixotasunen arriskua murrizteko orduan. Horrez gain, muskuluak garatzeko oso onuragarriak diren proteinak ere baditu, baita bitaminak (B, A eta D taldekoak) eta mineralak (potasioa, fosforoa, magnesioa, burdina eta iodoa) ere.
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria cuidateycomesano dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2014. Lege-Oharra

(Visited 548 times, 1 visits today)