CASTELLANO

“Uraren natura” lelopean, “Uraren Munduko Eguna” egingo da martxoaren 22an, eta XXI. mendeko erronka berrietarako irtenbideak bilatzea dauka helburu: klima-aldaketa (uholdeak, lehorteak…), uraren kutsadura eta ingurumenaren gaineko eragina.
– Uraren kutsadura gero eta kezkagarriagoa da. Giza kokalekuen, industriaren eta nekazaritzaren ondorioz sortzen da, eta eragin kaltegarri eztabaidaezina dauka osasun fisikoan nahiz ingurumenaren orekan. Horrez gain, hiriak gero eta azkarrago hazten direnez, hondakinetarako alfer-lurrak eta lur-eskaria handitu dira, eta, horren ondorioz, basoak zein landareak gutxitu dira. Haien desagerpenak eragin handia dauka klima-aldaketan nahiz aberastasun biologikoa txirotzeko prozesuan. Era berean, ezin dugu uraren zikloan daukan garrantzia ere gutxietsi, uraren fluxua geldotzen duelako eta urte osorako hornikuntza egonkorra bermatzen duelako.
– Ibai eta itsasoetarako isuritako hondakin-uren ia-ia %80 ez dira tratatzen. Uraren %80 erauzten duen nekazaritza eragile kutsatzaile handia da: produktu agrokimikoak, gai organikoak eta beste elementu batzuk.
– Kutsaduraren ondorioz, plastikozko partikula asko eta asko daude uretan. Kalkuluen arabera, munduan edaten den uraren %80k plastikozko partikula mikroskopioak ditu. Horrez gain, itsas ekosistemetan bizi diren animalien, hau da, arrainen eta itsaskien herenek baino gehiagok duten plastikoa ere hartu beharra dago kontuan.
Kudeaketa jasangarriaren bitartez, ekosistema naturalak babestu eta leheneratu egin behar ditugu, biodibertsitatea eta giza ongizatea sustatu ahal izateko. Lurraren ziklo naturalak gaur egungo sistema ekonomikoan txertatzen ikasi beharra dago.
“Uraren Munduko Eguna” 1992. urteaz geroztik egiten da, eta ur-baliabide jasangarrien artapenarekin, garapenarekin eta hobekuntzarekin lotutako era guztietako ekimenak bultzatzea dauka xede, biztanleen ongizatearen eta hazkuntza inklusiboaren mesedetan.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 388 times, 1 visits today)