Umeen egoneko bizitza arazo handia da gaur egun, eta, horren ondorioz, umeen loditasunak gora egin du erabat. Gainera, etorkizuneko osasun-arazoetarako ataria ere badela hartu behar dugu kontuan: diabetea edo hipertentsioa. Beraz, egoneko bizitzari aurre egin behar diogu, gaixotasunak prebenitzeko eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzeko.

Gure hirietan leku askorik ez dagoenez eta atari zabalean jarduerak egiteko edo jolasteko segurtasunik ez dagoenez, oso zaila da umeak kalean egotea. Hori dela eta, ariketa fisiko gutxiago egin eta ordu gehiago ematen dituzte telebistaren aurrean. Bizimodu pasiboari aurre egiteko konponbideak bilatu beharko dira.

Egoneko bizitzaren ondorio zuzena den umeen loditasuna osasun publikoko lehen mailako arazoa da gaur egun. Beraz, sektore sozial guztiak inplikatu beharko dira arazo horren konponbidean (instituzio politikoak, sanitarioak, komunikabideak, elikagaigintza…).

Lehenengo eta behin, familia eta, gero, eskola-ingurunea eragin handieneko hezkuntza-esparruak direnez, bizimodu osasungarriak sustatu beharko dituzte haurtzarotik bertatik.

Ikastetxean, adinen arabera egokitutako hezkuntza fisikoko programak diseinatu behar dira, ariketa fisikoa oso garrantzitsua dela ulertu dezaten.

Etxean, otorduak errespetatu behar dira, eguneroko jarduera areagotu, telebistaren edo edozein tresna elektronikoren aurrean emandako orduak murriztu, elikadura osasungarria eduki, bizikletaz ibili eta osteratxoak egin, ibilgailuko bidaiak gutxitu, garraio publikoak erabili, kirolen bat egin…

Gurasoen eredua oso garrantzitsua dela hartu beharra dago kontuan, umeek zer ikusi hura ikasten dute-eta.

© Zainduzaitez, Bilbao 2014. Aviso Legal