CASTELLANO

Maiatzaren 21ean, Arabako Antoñanako udalerrian egingo da Udaberriko Azokaren 23. edizioa, eta eztia bertako protagonista nagusia izango da. Ekitaldian, hainbat jarduera garatuko dira: eztien lehiaketa, produktu horren dastaketa zein salmenta eta eskualdeko gastronomiako nahiz artisautzako ohiko beste produktu batzuen erakusketa.
Arabako mendiko eztia naturala da, baita merkatuan salgai dauden beste batzuk baino krematsuagoa ere, pasteurizatu gabe dagoelako. Ezti finagoa da, bere kolorea marroia da eta usain zein zapore bereizgarriak ditu. Oso krematsua denez, ez da gogortzen. Bere jatorria zenbait loretan dagoen arren, basoko edo txilarreko barietatea da nagusi euria egiten duenean.
Erlauntz txikietan ekoizten da, zenbait lore ditu jatorri eta nekazarien diru-sarreren osagarria da. Oso gogoan eduki beharra dago ekoizpena klima-baldintzen araberakoa dela neurri handian. Eskualde honetako eztia abuztutik irailera erauzten da.
Nabarmendu egin behar da eztia oso onuragarria dela osasunerako, baina, aldi berean, erleek euren zeregina ere badute ingurumenaren babesean. Intsektu polinizatzaile horiek funtsezko zeresana dute ekosistema naturalen ugalketan nahiz gizakien biziraupenean.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 76 times, 1 visits today)