CASTELLLANO

Udaberrian, sasoiko era guztietako barazkiak iristen dira. Beraz, haien freskotasunaz, zapore biziaz, haien bitamina, zuntz zein mineral guztiez eta haien testura bigun bezain gozoaz gozatzeko aukera izango dugu.
Gogoan eduki behar dugu zientzialarien eta medikuen gomendioa dela gutxienez eguneko bost anoa fruta eta barazki jatea (haietatik bi, gainera, ortuariak izango dira), dieta orekatu bezain osasungarriaren oinarria dira-eta.
Eguraldia ona denean, janari arinagoa, elikagai freskoak, urtsuak eta ezaugarri organoleptiko handieneko elikagaiak (zaporea, testura, kolorea…) jateko gogoa pizten zaigu.
Horrez gain, beste abantailarik ere badago, sasoiko produktuak izatean merkeagoak direlako.

«Orain, beraz, haien freskotasunaz, zapore biziaz, haien bitamina, zuntz zein mineral guztiez eta haien testura bigun bezain gozoaz gozatzeko aukera izango dugu.»

Hona hemen sasoiko zenbait barazki: zainzuriak (berdeak edo zuriak), berakatz freskoak, tipulak, azalorea, eskarola, lekak, uraza, tomatea, azenarioak, brokolia, errefauak, babak, ilarrak, patata “goiztiarrak”…
Hainbat azoka, merkatu eta jardunaldi gastronomikotan, barazkiak udaberriko protagonista nagusiak dira.
Euren artean, Tuterako Udaberriko Barazkien Jardunaldi Gastronomikoak nabarmentzen dira. Joan den martxoaren 21ean hasi eta maiatzaren 31n amaituko dira. Bertan, hain zuzen ere, Nafarroako Erriberako barazkiak eta erkidegoko gastronomia sustatzen dira. Besteak beste, honako jarduera hauek garatzen dira bertan, barazkien zabalkundea eta nabaritasuna areagotzeko: dasta-probak, herri-dastaketak, sukaldaritzako tailerrak, hitzaldiak…
Era berean, Errioxako Kalagorriko Barazkien Jardunaldi Gastronomikoak ere antolatzen dira. Bertan, honako jarduera hauek egingo dira apirilaren 20tik 26ra: barazki-pintxoen ibilbideak, jatetxeetako dastaketa-menuak, barazkien azoka eta dastaketak, besteak beste.
Entsaladan, purean, lekekin eta zerealekin nahastuta edo hornigai moduan, oso gogoan eduki barazkiak!

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Lege-Oharra

(Visited 394 times, 1 visits today)